Txan Magoa, Bertsolariak, Fermin Balentzia eta Zuriñe (Hesian) gaur 'Herri Harresia'k antolatutako ekintzen artean

17:00etatik aurrera egitarau zabala antolatu dute. Hasiera batean Udaletxeko atzeko plazan ekintza guztiak egin behar baziren ere, Udaletxeak debekatu izan zituen atzo bertan 'Herri Harresi'tik esan diguten arabera. Honen aurrean, ekintza kulturalak Akelamendi Tabernan egingo dira kalean ordez.

Barañaingo jaietan txupinazoaren ondorengo dantzak (Argazkia: Plazaberri).

'Herri Harresitik' jakinarazi dutenez, baimen eskaerak duela bi aste egin ziren. Atzo bertan iturri berdiñen arabera, eskatuta zeuden karpa, eskenatokia, musika ekipoak eta kalean burutzeko ekintzendako baimenak ukatu zituen udaletxeak. 'Herri Harresi' dinamikatik "deia egin die herritar guztiei, bertaratzeko eta jai giroan Luis Goñi eta Xabier Sagardoiren egoera salatzera".

Dinamika honetatik salatu dute "ez dela lehenengo debeku eta traba" izan. Irailak 20ean burutu zen jende katerako, udaletxeak "megafonia eta eskenatokia ere debekatu zituela" salatu dute ere bai.

Barañaingo gazte hauen alde ekimen ugari ari dira antolatzen herrian. Duela bi aste, herria zeharkatzen zuen 1.500 lagunetako jende katea burutu zen. Asteazken honetan desobedientziaren inguruko mahai inguru zabal batean eztabaida "sakona eta interesgarria" burutu zen 'Herri Harresi'aren arabera.

'Harri sormena' egitaraua

'Harri Sormena' egitarau kulturala deitu diote 'Herri Harresi' dinamikatik gaurko ekintza sortari. Egitarau kultural honen helburua, "herri sormenak herri harresiaren dinamikari aportazio irudimentsua eta berritzailea" egitea omen da. Arlo ezberdinetako artistek bere hondar aletxoa jarri diote 'Harri sormena' dinamikari dagoeneko: bertsolariak, musika taldeak, antzesleak, pailazoak...

17:00 Txan Magoa

18:00 Fermin Balentzia

19:00 Bertso saioa: Xabier Silveira, Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza, Mikel Lasarte.

21:00tatik aurrera: Zuriñe eta Fran (HESIAN), AFU eta talde sorpresa.

Itzulpena > Traducción

Txan Magoa, Bertsolaris, Zuriñe (Hesian) hoy en el Bar Akelamendi

Según 'Herri Harresia', "el ayuntamiento ha denegado el permiso en el que se solicitaba un escenario, una pequeña carpa y las actividades en la calle" entre las cuales se encuentran la actuación del Mago Txan, conciertos como el de Fermin Valencia... No obstante desde 'Herri Harresia' remarcan que continuarán con dichas actividades pero dentro del Bar Akelamendi. En este sentido han animado "a participar en un ambiente festivo" en todas las actividades previstas.

17:00 Mago Txan

18:00 Fermin Balentzia

19:00 Bertsolaris: Xabier Silveira, Eneko Lazkoz, Saioa Alkaiza, Mikel Lasarte.

21:00en adelante: Zuriñe y Fran (HESIAN), AFU y talde sorpresa.

Diseño y desarrollo Tantatic