Lokal bat izateko lanean hasi da Jai Batzordea

2015-12-02

Jai Batzordeak elkarlanean aritzeko eta jarduerak antolatzeko lokal bat izatea beharrezkoa ikusten du eta horretan parte hartu nahi duten Barañaingo kolektibo eta elkarte guztiei gonbita luzatu nahi die. Dagoeneko lanean hasi direla adierazi dute Jai Batzordeko kideek eta hurrengo bilera abenduaren 10ean eginen dutela jakinarazi dute, 18:00etan Haizea Kultur Elkartean. Hartara lokalean parte hartzeko interesa duen edonor heltzea nahi dute.

 

Jai batzordea joan den urteko aurkezpenean. Argazkia: Plazaberri.
Diseño y desarrollo Tantatic