Korrika antolatzeko 2. bilera izanen da ostiral honetan Herrigunean

2019-02-07

Bi aste atzera jarri zen martxan gogotsu Barañaingo Korrika Batzordea, eta lagun gutxi elkartu baziren ere hainbat lan lerro mahaingaineratu ziren.

Hasteko, azken korrikaren egitarauaren balorazio txikia egin zuten, eta izandako hainbat ekintza errepikatzea eta batzea pentsatu zuten. 

Korrika igaro aurreko ostegunean, Korrika Txikia izanen da zihurraski, eta aurten, Gaztetxean, kontzertu bat egitea proposatu dute ere.

Bestetik, egunean bertan, arratsaldeko ordu goiztiarretan datorrela aprobetxatuz, bazkari edo pintxo-poteo bat antolatzea izan zen beste ideietako bat. 

Ostiral honetan eginen den batzarrera etortzeko deia egiten diote euskararen alde bere aletxoa jarri nahi duen euskaltzale orori.

Diseño y desarrollo Tantatic