Kontsumo taldea abian da

2016-03-23

Barañainen kontsumo taldea sortzeko bigarren saioa izan zen atzo. Herritik gertu ekoizten diren garaiko elikagaiak modu zuzenean eskuratzeko aukera sortu nahi du egitasmo honek, hau da garaian garaiko eta tokian tokiko produktuak. Barañaingo herritarrak eta inguruko nekazariak zuzeneko harremanetan jarriz, saski banaketa bidezko sistema sustatu nahi du kontsumo taldeak. Bertako ekoizleak beraien jardueratik bizi ahal izatea eta kontsumitzen diren produktuek oinarrizko ezaugarri batzuk betetzen dituztela ziurtatzeko bide eman nahi da. Interesa duen herritar orori batzeko aukera emango zaio eta dagoeneko hasi da sarea osatzen.

Kontsumo taldea antolatzeko bileraren irudia. (Argazkia: Plazaberri)
Diseño y desarrollo Tantatic