Juana Gamboa medikua erretiratu egin da

Gamboa, bigarrena eskuinetik, lankide eta lagunekin bere agurrean (Arg.:I.Lizoain)

Iragan ekainaren 24an azken egunez lan egin zuen Barañaingo Osasun Etxean Juana Gamboa medikuak eta ostiralean agurra egin zioten lankide eta lagunek. Hainbat herritarren eta belaunaldien medikua izan da, ia hiru hamarkadetan gure herrian lanean izan delako. Horregatik, azken hilabeteetan bere erretiroa ezagutzera eman zenetik, hainbat lagunen eskerrak eta maitasun keinuak jaso ditu.

1982. urtetik medikua da Gamboa eta Mondragonen, Berriozar eta Zizurren egon ondoren, 1985etik Barañainen aritu da familia medikua bezala. Baita ere, herriko bizitza kulturalean parte hartzen du, adibidez, Barañain Kantuz taldean. Era berean, euskalduna eta euskaltzalea izanik, Barañaingo mediku euskalduna genuen.

Plazaberrin Juana Gamboari iritzia eskatu genion 2013ko abenduan, osasun zerbitzuek dituzten arazo eta erronken inguruan bere iritzia ezagutzeko. Testu hura ekartzen dugu gogora. Bertan, itxaron zerrenda luzeen erruz dituzten kezkaz azaldu ondoren, gure aiton-amonen osasun ezagutzei kasu gehiago egitea eskatu zuen «osasun zerbitzu gutxiagorekin eta medikuen menpekotasun gutxiagorekin hazi gintuztelako».

Itzulpena > Traducción

Despedida de la médica Juana Gamboa

El pasado miércoles, 24 de junio, la médico de Barañain Juana Gamboa se jubilaba tras casi tres décadas atendiendo a decenas de vecinos y vecinas, de diferentes generaciones, que han acudido al Centro de Salud para solucionar sus problemas médicos o simplemente buscando consejo o apoyo.

En sus meses previos a la jubilación la médica de familia ha recibido numerosas muestras de cariño. En Plazaberri recogemos el texto que nos remitió el pasado diciembre donde le cuestionamos por la situación actual del servicio médico. En ella, ademas de mostrar su preocupación por el aumento de las listas de espera, animaba a desempolvar los conocimientos de nuestras madres y abuelas en materias de salud, «que con muchos menos servicios médicos nos han criado y sacado adelante con menor dependencia de los y las sanitarias».

Diseño y desarrollo Tantatic