Iñigo Gonzalez eta Gorka Mayo Barañaindarren kontrako epaiketa hasiko da

Atzo goizean egin zuten agerraldia Espainiako Gobernu delegaritzaren aurrean Iruñean haien egoera salatu eta egunotan egingo diren ekimenak iragartzeko.

Auziperatuen agerraldia Gobernu Delegaritzaren aurrean. (Argazkia: Utzitakoa).

Atzo goizean egin zuten agerraldia Espainiako Gobernu delegaritzaren aurrean Iruñean haien egoera salatu eta egingo diren ekimenak iragartzeko.

Apirilaren 14ean ezker abertzaleko bost militante politikoren aurkako epaiketa hasiko da Madrilen, horien artean dira Iñigo Gonzalez eta Gorka Mayo Barañaingo herritarrak.

Agerraldian adierazi zutenez, haien ideiak espetxeratzea da Estatuko Fiskaltzaren asmoa, eta azpimarratu zuten independentista izatea ez dela ilegala. Torturapean egositako auzia dela eta, gatazka politikoa gainditzeko, epaiketa politikoen bortizkeria etetea exijitu zioten Estatuari eta Espainiako Gobernu berriari.

Epaiketaren harira bi ekimen antolatu dituzte auziperatuek. Lehenena Apirilaren 9an, larunbatarekin, epaiketa politikoen inguruko gogoeta burutuko da 11:00ean Iruñeko Condestable Jauregian. Bertan Iñigo Iruin eta Amaia Izko abokatuak izanen dira auzi politikoen inguruko jatorri eta helburuak azalduz eta izandako bizipenen zuzeneko kontaketa egiteko. Bigarrena, “#aztnugal1000kaurpegi” aurpegi ekimena aurkeztu zuten. Auzi politikoen eta torturaren kontrako elkartasun ekimen gisa ezaugarritu zuten eta argazkiak igortzeko eskakizuna egin zioten euskal jendarteari, auzi politikoak eta tortura betirako amaitu daitezen aldarri gisa.

Horretaz gain Nafarroako bi instituzio garrantzitsuenekin harremanak eginen dituztela iragarri zuten,  Apirilaren 6ean Parlamentuko lan saio batean egonen dira haien egoera esposatzeko eta Apirilaren 7an Arartekoarekin eginen dute bilkura.

 

Itzulpena > Traducción

Empieza el juicio contra los vecinos de Barañain Iñigo Gonzalez y Gorka Mayo

Los encausados denunciaron su situación y anunciaron las dínamicas que se han organizado para estos días en la rueda de prensa realizada ayer por la mañana frente a la Delegación del Gobierno en Pamplona.

El 14 de Abril comenzará el juicio contra cinco militantes políticos de la izquierda abertzale en Madrid, entre ellos están Iñigo Gonzalez y Gorka Mayo vecinos de Barañáin. Como explicaron en la rueda de prensa, es un juicio construido bajo torturas que pretende encarcelar sus ideas.

En la comparecencia ante la prensa, presentaron dos iniciativas que se van a llevar a cabo. La primera, la celebración de una conferencia para el sábado 9 de abril en el Palacio Condestable de Pamplona para reflexionar sobre los juicios políticos. Una charla sobre leyes y tribunales de excepción donde participarán los abogados Iñigo Iruin y Amaia Izko.

La segunda, la iniciativa “#aztnugal1000kaurpegi”. Una iniciativa solidaria en contra de la tortura y de los juicios políticos donde hacen un llamamiento a la ciudadanía a enviar fotos como expresión de denuncia y reivindicación.

Diseño y desarrollo Tantatic