Hezkuntza sistema propio baten aldeko mobilizazioak Alaitz institutuan

Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, Alaitz Bigarren Hezkuntzako Institutuko ikasleek gaurko antolatutako mobilizazioetan parte hartu dute. Euskal Herriak hezkuntza sistema propio bat behar duela aldarrikatzeko mobilizazio ugari egin dira gaur Nafarroan.

Alaitz institutoko ikasleak Herri eskolan partehartzen (Argazkia: utzitakoa)

Euskal Herriak hezkuntza sistema propio bat behar duela aldarrikatzeko Alaitz institutuko ikasleak kalera atera dira eta Nafarroako beste ikastetxeetako ikasleekin batera manifestazioa egin dute.

Barañaingo Alaitz institutuan  pedagogia askatzailearen inguruko herri eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak antolakundeak eta 55 ikasle inguruk partehartu dute formakuntzan. Ondoren zutabean abiatu dira Iruñeako Antoniutti parkeraino, eguerdiko 12tan manifestazioa egin baitute LOMCE eta bestelako erreformak zein Lanbide Heziketan ematen den prekarietatea salatzeko. Manifestazioa amaitutakoan istiluak izan dira ikasleen eta Poliziaren artean. Guztira lau ikasle atxilotu dituzte.

Ikasle Abertzaleen ustetan Nafarroan, Hezkuntzan, Erregimena gobernu autonomikotik kanporatu arren, eman beharreko pauso minimoak ere ez dira eman. Mendozak zuzendutako Hezkuntza Sailak besteak beste ez duela oraindik euskaraz ikasteko eskubidea bermatu salatzen dute, eta irakasle izateko oposaketetan hizkuntzaren araberako bi zerrenda berezituak mantendu izana arbuiatu dute.

Lanbide Heziketetarako euskararen zabalpena edota lehen hezkuntzarako euskarazko matrikulazioa ez dela sustatu ere aipatzen du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. «Gaur egun oraindik ez da bermatzen Nafarroako Unibertsitatean euskaraz ikasteko aukera. Gainera, UPNk sortutako eta ikasle mugimenduak sendoki gaitzetsitako “Ikasleen Eskubide eta Betebeharren Dekretua” zein Euskal Herriaren aitortza egiten duten liburuen “zerrenda beltza” ukitu ere ez dituela egingo adierazi du Hezkuntza Sailak».

Antolakundearen esanetan «Nafarroa Garaian ere ikastetxeetako ikasleok masiboki atera behar gara kalera, hitzak ekintza bihur daitezen», azpimarratu dute. «Ikasleok batu behar gara ikasleokiko eta gure herriarekiko ukazio zein jazarpenari amaiera eman eta zapalduon askapenerako behar dugun hezkuntza eredua eraikitzeko».

Lanbide Heziketan, prekarietatea

Lanbide Heziketetan, bitartean, prekarietatea gero eta sakonagoa dela gogoratu du IAk. «Gure praktikak lanpostuak kubritzeko erabiltzen dituzte enpresa askotan, ez formazio integral bat eskaintzeko. Bestetik, praktikaldietan ere bidaiak zein bazkariak geure kabuz ordaindu behar izaten ditugu. Ez hori bakarrik, langile batek egiten duen lan bera egiten badugu ere ez dugu segurtasun sozialean kotizatzen, eta ondoren lortzen ditugun lanak epe laburrerakoak izaten dira. Gainera, lanbide heziketa gehienetan, gaztelaniaz ikastera derrigortuak gaude, inolako eskubiderik bermatu gabe, formakuntza etapa prekario honen bidez, gazte eta langile bezala prekarioki lan egiteko prestatuak izanez».

Unibertsitatean, globalizazioa

Unibertsitateetan ere, Europar Batasunetik etortzen ari dira unibertsitateak "okerrera" eramaten dituzten neurri gehienak (EU2015, 3+2…). Hauek, epe ezberdinetan aplikatzen ari dira, unibertsitate nagusienek besteei egindako presioaren bitartez. «Elkarren arteko lehian murgilduta, unibertsitatearen eta merkatuaren arteko loturak indartzera, ingelesa sakonki txertatzera, unibertsitateak internazionalizatzera eta ikerketan nano-teknologia, bio-teknologia, energia iturriak, IKT-ak… bezalako arloetara erabat inklinatzera eramaten dituzte Euskal Herriko unibertsitateak. Modu sutilean baina sendo, nazioarteko merkatu globalizatuaren beharrei gero eta gehiago erantzuteak euskara mapatik kentzea eragiten du, gure herriaren errealitatea eta beharrak alboratzea, prezioak handitu edo plazak murriztuz unibertsitaterako sarbidea mugatzea, edota ikasle asko dauden mailak edukiz hustutzea», dio IAk.

Arazo handi honi aurre egiteko, Forum To Fight-en bildu ziren Europako 26 ikasle antolakundeek ondorioztatu zuten bezala, "europar ikasle mugimendu anti-kapitalista baten sorrerari" bide eman behar zaiola.

Hezkuntza eredu berri baten alde

Hezkuntza ereduari dagokionez, Ikasle Abertzaletik proposatzen dute merkatuari begirako edo gizarte honen arazo errealekin loturarik ez duten edukien ordez herri jakintzak, herriaren arazoak eta beharrak unibertsitatera eta ikastetxeetara ekartzea. «Erregeen eta jauntxoen historia kontatzen diguten tokira, emakumeak, klase zanpatuak eta nazio ukatuak ekarri behar ditugu; biologia, kimika, matematika edo ekonomia gure arazo errealetatik urrun irakatsi nahi digutenean, etxe-kaleratzeak, frackinga eta gure ibai kutsatuak ekarri behar ditugu. Indibidualismoa, lehiakortasuna, akritikotasuna, errepikapena… eragiten duten pedagogia eredu eta ebaluazio sistemen aurrean, kolektibizazioan, elkarlanean, errealitatearekiko kontraste dialektikoan eta ikaskuntza jarraian oinarritutako ereduak ikusarazi eta zabaldu behar ditugu».
 

Itzulpena > Traducción

Estudiantes del instituto Alaitz se movilizan a favor de un sistema educativo propio

 

Estudiantes del Instituto Alaitz han participado en la movilización organizada por Ikasle Abertzaleak para denunciar la inplantación de la reforma de la LOMCE y la precariedad en los estudios de Formación Profesional. Por ello reivindican un sistema educativo propio para Euskal Herria.

Hoy a la mañana se ha realizado una sesión formativa sobre pedagogia libre en el instituto Alaitz donde han participado alrededor de 60 estudiantes. Posteriormente se han dirigido en forma de columna humana al parque Antoniutti de Pamplona para reunirse con estudiantes de otros centros y participar en la manifestación convocada para las 12 del mediodía.

Desde la organización Ikasle Abertzaleak han denunciado que todavía no se han dado pasos para garantizar el derecho de estudiar en euskera aunque se haya dado un cambio en el Gobierno de Navarra y asi mismo rechazan la decisión de mantener dos listas separadas por el idioma en las oposiciones para acceder a la docencia.

También denuncian la precariedad cada vez mas agudizada en los estudios de Formación profesional, ya que muchas veces se utilizan las prácticas para cubrir puestos de trabajo. Además de ello, la mayoría de la oferta solo es en castellano.

Apuntan también la situación de las universidades, donde cada vez se está dando mas peso a las necesidades del mercado internacional y ello conlleva la desaparición del euskara asi como el deterioro de la realidad local y la dificultad en el acceso a la universidad para muchos jóvenes.

 

Desde Ikasle Abertzaleak proponen la necesidad de fomentar la sabiduria popular y acercar las necesidades y problemática social a las universidades y centros educativos. Reclaman un modelo donde lejos de la falta de crítica, competitividad e individualismo apueste por la colectividad, la cooperación y el contraste dialéctico con la realidad.

 

Diseño y desarrollo Tantatic