Herritarrek emakumeen aurkako indarkeria salatu dute

2015-11-26

Indarkeria matxistarik ez dutela onartuko aldarrikatu dute Barañaingo bizilagunek. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Hagin Barañaingo talde feministak elkarretaratzera deitu zuen atzo arratsaldean. 'Hau ez da gure bakea, Autodefentsa feminista!' lemapean, dozenaka herritar bildu ziren Barañaingo udal plazan emakumeen aurkako indarkeria salatu eta gaitzesteko.

Argazkia: Mikel Urriza.
Diseño y desarrollo Tantatic