Herriko euskaldunen fitxategia sortu nahi du Barañaingo Udalak

Galdetegi baten bidez, udalerrian dauden hizkuntza tipologia desberdinak ezagutu nahi ditu udalak.

Besteak beste, euskaraz hitz egiteko, ulertzeko eta idazteko gaitasunari buruzko galderak biltzen ditu inkestak. Argazkia: Plazaberri.

Barañaingo Udalak herriko euskaldunen fitxategi berria egiteko asmoa du, eta horretarako galdetegi bat banatu du herritarren artean. Jakinarazi dutenez, euskaldunen fitxategiaren bidez, Udalaren programak, kanpainak, ikastaroak eta ekitaldi zehatzak egiteko modua erraztuko du, eta udalak dituen baliabideak hobeto kudeatzeko aukera emanen du. Galdetegia egitea borondatezkoa da, baina udalak herriko euskaldunak parte hartzera animatu nahi ditu. Besteak beste, euskaraz hitz egiteko, ulertzeko eta idazteko gaitasunari buruzko galderak biltzen ditu inkestak.

Gaurtik hasita eta hilaren 20ra arte jasoko ditu udalak galdetegiak udalaren euskara zerbitzuan, herritarrak hartzeko bulegoan eta Osasun etxeetan. Horretaz gain, haurrak eskolatuta dutenek, ikastetxeetan utz dezakete galdetegiak.

Itzulpena > Traducción

El Ayuntamiento quiere crear un fichero de euskaldunes

El objetivo principal de este trabajo es conocer la realidad de las tipologías lingüísticas del municipio. Para ello, el ayuntamiento ha buzoneado un cuestionario en el que se pregunta, entre otros, el conocimiento y entendimiento del euskera. Según han informado, el fichero pretende facilitar la realización de programas, campañas, cursos y actividades específicas y permite una mejor gestión de los recursos disponibles. Una vez cumplimentados, los cuestionarios se podrán entregar hasta el próximo 20 de noviembre en el servicio municipal de euskera, en la oficina de atención ciudadana y en los centros de salud. Además, las familias que tengan hijas e hijos escolarizados los podrán entregar en los centros de enseñanza.

Diseño y desarrollo Tantatic