Helduen matrikulazio kanpaina aurkeztu dute

Udaletxeko erabilera anitzeko gelan aurkeztu dute kanpaina berria. Bertan egon dira Ainhoa Oyaga Kultura, Hezkuntza, Hizkuntza eta Euskara zinegotzia, IKA-Sahats euskaltegiko irakaslea den Josu Mujika eta Beatriz Guruzelain eta Battitte Martiarena zinegotziak.

Foto: Plazaberri

‘Argi dago’ da aurtengo helduen matrikulazio kanpainarako aukeratu duten leloa. Euskara “dibertigarria” eta “ondasun kultural” bezala dfinitu du Ainhoa Oyaga Barañaingo Udaleko Kultur, Hezkuntza, Hizkuntza eta euskara zinegotziak: “Euskara ingurune hurbilenean daukagu; jende askorentzat komunikatzeko, afektibitatea adierazteko, harremanak izateko eta gozatzeko bidea da; hiztunen komunitate dinamikoa, aktiboa eta dibertigarria egituratzen du; gure seme-alabei transmititzen ahal diegun ondarea da; eta balio erantsi handia du lan esparruan”.

Kanpainako baliabideak euskarri ezberdinetan egin dituzte. Datorren astean kanpainaren bideoa argitaratuko dute eta bitartean, Barañaingo etxe guztietara helduen matrikulazio kanpainaren informazioa duen gutun bat bidaliko dute.

Barañaingo herritarrak euskara ikastera animatu ditu Ainhoa Oyagak. Udalak 8.000 euroko dirulaguntza bideratuko du helduen matrikulaziora. Hori dela eta, euskara ikasi nahi duen pertsona orok, urriaren 3tik azaroaren 10a bitarte aukera izanen du dirulaguntza eskatzeko. Eskaera Herritarrak Hartzeko Bulegoan egin behar da instantzia ofizial bidez.

IKA-Sahats euskaltegian euskara ikasteko eskaintza zabala

Sahats euskaltegiak 39 urte daramatza Barañaingo herritarrak euskalduntzen. ‘El euskera me kilika’ lelopean abiatu dute matrikulazio kanpaina. Irailaren 4etik urriaren 5a bitarte aukera izanen da euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea. Klaseak 5ean hasiko dituzte.

Sahats euskaltegian euskara zerotik ikasten hastetik EGA azterketa prestatzerainoko eskaintza zabala dute. Aurreko urteetan bezala, bi ikasketa modalitate ematen dute aukeran: presentziala eta auto ikaskuntzakoa alegia. Horretaz gain, EGA prestatzeko, aurretik aipatutako modalitateei berri bat gehituko diote. Horrela, azterketa prestatzen ari diren ikasleek astero 2 orduko mintza saiotan izena emateko aukera izanen dute.

Datorren irailaren 29an Auxtin Alkat iparraldeko nafarraren kontzertua antolatu dute kanpainaren barruan. Gaztainondo plazan izanen da kontzertua 20:00etatik aintzinera.

Itzulpena > Traducción

El Ayuntamiento y el euskaltegi presentan la campaña de matriculación de adultos

Bajo el lema ‘Argi dago, esta claro’ han presentado la nueva campaña de matriculación de adultos. La concejala de Cultura, Educación y Euskera ha definido el euskera como “dibertido” y “bien cultural”: “El euskara lo tenemos en el entorno cercano; es vehículo de comunicación, afectividad, relación y disfrute de mucha gente; articula una comunidad de hablantes dinámica, activa y divertida; es un patrimonio que podemos transmitir a nuestros hijos e hijas; así como un importante valor añadido en el mundo laboral”.

Oyaga ha animado a la ciudadania a que aprendan euskera. Para ello ha recalcado que el Ayuntamiento ofrece una partida de 8.000 euros dirigida a la suvención de los cursos de euskera. Para pedir esta ayuda económica, las personas interesadas deberan hacerla presentando una instancia oficial en la Oficina de Atención Ciudadana del 3 de octubre al 10 de noviembre.

El euskaltegi Sahats lleva 39 años enseñando euskera y este año ha presentado una campaña de matriculación bajo el lema ‘el euskera me kilika’. Las personas interesadas podran matricularse en el euskaltegi a partir del 4 de septiembre y hasta el 5 de octubre.

Diseño y desarrollo Tantatic