Haurren sexualitateaz zalantzak argitzeko hitzaldia

Iragan martxoaren 27an Begoña Labaien psikologo eta sexologak mintzaldia izan zuen Alaitz eskolan.

Hainbat lagunek entzutera eta galdetzera gerturatu ziren (Arg.: Apyma Alaitz)

Haurren sexualitatearen inguruan zalantzak argitzeko, martxoaren 27an Alaitz eskolako Apymak “Haurren sexualitatea: nola eta noiz hasi lantzen” hitzaldia antolatu zuen Begoña Labaien psikologo eta sexologarekin.

Bertan, sexualitatea gure nortasunaren funtsezko zati bat dela azpimarratu zuen Labaienek. «Guztiok sexualitatea dugu nahiz eta sexu portaerarik praktikan ez jarri. Portaera sexualak gorputza ezagutu eta gozatzeko modu bat dira, baita besteekin erlazionatzeko modu bat. Bestelako moduak daude ere: dantza, kirola, lagunekin barre egitea, eta abar», azaldu zuen.

«Haurrek sexualitatea dute, helduek eta adinekoek bezala. Bizitzaren etapa honetan emozio eta motibazio ezberdinak esku hartzen dute. Sexualitatea ez da, beraz, egiten dugun zerbait bakarrik», adierazi zuen.

Gomedioak

Sexualitatea lantzeko orduan kontutan izan behar diren gauzak hauek dira, Labaienen aburuz: «neska eta mutilak diren bezala errespetatu behar dira, hau da, bere sexuarekin edo bestearekin identifikatzen diren moduak errespetu eta bestelakoak ikusarazi behar dira, inposaketarik gabe». Era berean, joku eta jostailuen sexualizazioa ekiditea gomendatzen du, baita kontatzen zaizkien ipuinak eta ikusten dituzten filmeak zaintzea, horiek sexuen arteko harreman mota bat erakusten baitute, «mutila aktiboa eta neska pasiboa, ezkontzen diren bikote heterosexualak, edertasunaren idealizazioa...».

Neska eta mutilei tratamendu afektibo berdina ematea funtsekoa da, Labaienen ustez, «bigarren haurtzaroan mutilei gutxiago laztantzen zaie eta uste da gerora bere sexualitatean horrek gaizki eragiten duela». Hizkera ez sexista erabiltzearekin batera gure seme-alabei trasmititzen dizkiegun gizon eta emakume ereduak zaintzea funtsezkoa da.

Jokabideak

Sexu portaerak lantzeko orduan kontutan izan behar dira jokabide horien atzetik diren umearen beharrak: kuriositatea, gozamena, jokua, erlaxazioa. «Jokabide ez sexualekin gertatzen den bezala, bere segurtasunean, osasunean eta familia eta gizarte bizikidetzan oinarriturik lasaitasunez mugak jarri ditzakegu», dio Labaienek. «Pentsatu behar dugu: mina egiten dio horretara jolastea? Jokua inposatzen du edo inposatzen uzten du? Guztiz zentratuta dago horretan edo beste gauzekin ere gozatzen du?», gaineratu zuen.

Arazoak

Arazo gehienak norberaren pentsamolde eta erantzun emozionalen artean sortzen da. «Ez da erraza gai honi naturaltasunez erantzutea, nahiz eta naturala dela pentsatzen dugun. Pentsamendua sentimendua baino errazago aldatzen da», uste du. «Sexua zerbait berezia dela uste izatean, kuriositate eta itxaropenaz erantzuten duzu, eta horrek emaitzari beldurra izatea ekar dezake. Aldiz, sexua zerbait normala dela pentsatzen duenak, bere errealitatea eta aldamenekoena onartu egiten du eta obsesiorik gabe erantzun».

Psikologoaren ustez, sexua zerbait normala dela pentsarazi nahi badugu, funtsezkoa da heterosexualitatea jokabide normala bezala ez erakustea. «Ez dugu ezer egiten haurrari uzten badiogu muga batzuen artean jokatu edo gozatzea baina gero heterosexualitatea jokabide arrunta dela dioten mezuen aurrean ez baditugu horiek kritikatzen eta aurre egiten. Mesedez, ez dezagun utzi haurrak normalak ez direla sentituz haztea», eskatu zuen Labaienek bertan bildutakoei.

Itzulpena > Traducción

Charla para aclarar conceptos sobre la educación sexual infantil

“Sexualidad infantil: cómo y cuando empezar a educar” es el título de la charla que ofreció el 27 de marzo la psicóloga y sexóloga Begoña Labaien en el colegio Alaitz invitada por la Apyma del centro. La charla sirvió para aclarar dudas sobre este tema y comenzó con la afirmación de que la sexualidad es parte fundamental de la naturaleza humana que todas las personas poseen mientras que las conductas sexuales son formas de conocer y gozar de nuestro cuerpo y del contacto con otras personas.

Labaien consideró fundamental respetar a su manera de ser a los niños y niñas y a sus necesidades de identificarse con su sexo o con el otro; cuidar los modelos que trasmitimos como mujeres y hombres y hablar de ellos con los niños y niñas; evitar la sexualización de juegos y juguetes y cuidar los modelos que se trasmiten en cuentos y películas (chico activo y chica pasiva, parejas heterosexuales que se casan, idealización de la belleza, etc.). También es importante que se mantenga la igualdad en las demostraciones afectivas, ya que «a partir de la segunda infancia a los varones se les acaricia menos, se cree que esto influye negativamente en su sexualidad adulta».

Con respecto a las conductas, Labaien cree necesario conocer las necesidades que hay detrás de las conductas (curiosidad, placer, juego, relajación) y «desde la calma poner ciertos límites de igual manera que los ponemos en sus conductas no sexuales, en base a su seguridad, salud y convivencia familiar y social».

La psicóloga ve imprescindible fomentar una idea del sexo como algo normal y no especial, y con ello rechazar la idea de la heteresexualidad como norma. «No hacemos nada si permitimos que se toque o juege dentro de unos límites saludables, pero enviamos, permitimos o no criticamos mensajes que transmiten la idea de la heterosexualidad como lo normal. Que ningún niño o niña crezca sintiéndose anormal».

Diseño y desarrollo Tantatic