Giro atsegin eta aberasgarria Kontrako Eztarritik-en aurkezpenean

2020-09-23

30 bat lagun elkartu dira musika eskolako patioan Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak, Saioa Alkaiza bertsolariaren gidaritzaz, Udazkeneroren baitan eskaini den solasadia entzutera.

"Kontrako eztarritik" 2019an argitaratu zen liburu bat da, Uxue Alberdik idatzia, 15 bertsolariren bizipen eta sensazioak biltzen ditu. 15ak emakumeak. Bertsolaritza, kasu honetan, gure garaiko botere harremanak isladatzen dituen praktika soziala izanik.

Hau izan da gaurko solasaldiaren oinarria, eta bai Uxuek, bai Saioak, bizipen pertsonalak, adibideak eta gertakizunak baliatuz oso konplexuak izaten ohi diren mekanismo sozialak azaldu dituzte, ikuslegoaren hausnarketa piztuz. Ekimenaren ostean ikusleren batek esana: Zeinen ongi adierazten duen noiz edo noiz denok sentitu izan duguna!

Orain, argitaletxe berean, beste liburu bat kaleratu du Uxuek: "Dendaostekoak". Dendatik eta dendara luzatzen diren hariek herri baten paisaia estetikoari eta paisaia humanoari begiratzen diotela aipatu du Alberdik. Liburuan dendako bizipenak narratzaileen egunerokotasunarekin nahasten dira eta urte horietan gertatzen ari denarekin.

Diseño y desarrollo Tantatic