Gaztetxea lortzeko lanean hasi dira gazteak

2016-01-18

Herrian gaztetxe bat egon dadin, lehenengo pausuak eman ditu Barañaingo Gazte Asanbladak. 14 eta 30 urte bitarteko 100 gazte baino gehiagok parte hartu dute Barañaingo Gazte Asanbladak joan den ostiralean deitutako bileran. Herrian gaztetxe bat eskuratzeko helburuarekin, Gazte Asanbladak bere proiektua aurkeztu zuen eta parte hartzaile guztien artean eztabaidatu egin zuten. Gazteek adierazi dutenez, gaztetxea lortzeko asanblada berria sortu egin dute, eta horretarako lan talde desberdinek osatu dituzte. Horretaz gain, jakinarazi dute herritar guztientzat dagoela irekita asanblada berria eta ostiralean bertan jarri ziren lanean lan talde berriak gaztetxea lortzeko asmoz.

Argazkia: Barañaingo Gazte Asanblada
Diseño y desarrollo Tantatic