Gabon zahar gauean indioz eta bakeroz mozorratzeko deia egin dute Barañaingo gazteek

2015-12-22

Barañaingo gazteak hasi dira dagoeneko gabon zahar gaueko mozorroa pentsatzen, eta herritarrak indioz eta bakeroz mozorratzera animatu nahi dituzte. Barañaingo Gazte Asanblada eta Lanaberen ideia izan da, urteko azken eguna festa herrikoia izateko asmoz. Gogora ekarri dutenez, ez da lehenengo urtea mozorro herrikoi bat prestatzen dela, «aspaldi Asterix eta Obelix-ez mozorrotu zen jende andana eta oso ongi egon zen». Horregatik, aurten ere herritarrak animatzea eta erabakitako mozorroarekin bat egitea nahi dute. Herriko tabernak gehitu dira ekimenera eta mozorro txapelketa antolatu dute abenduaren 31rako.

Argazkia: Plazaberri.
Diseño y desarrollo Tantatic