Euskarazko udalekuen eskaintza zabala haur eta gazteentzat

D ereduko ikasleentzako udalekuen eskaintza bildu du Barañaingo Euskara Zerbitzuak

Aisialdian euskaraz gozatzeko aukera izanen dute haur eta gazteek (Argazkia: Plazaberri)

Beste urte batez, euskarazko udalekuen eskaintza bildu eta zabaldu du Barañaingo Euskara Zerbitzuak. Lehen Hezkuntzako zein DBHko ikasleei begirako udaleku eskaintza biltzen duten eskuorrietan, aisialdian euskaraz gozatzeko eta harremantzeko aukera izanen dute haur eta gazteek.

Mota askotako eta adin ugarirako jarduerak eskeintzen dira, 5 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat: euskarazko udalekuak kostalde eta barnekaldean, surf udalekuak, mendi eta ur udalekuak, baserri eskolak, mitologia udalekuak, piraten udalekua, kirol eta abentura udalekuak, pilota kanpaldia, bertso udalekuak edota AEKko familia barnetegiak. Kanpaldiak elkarte ezberdinek antolatzen dituzte eta izen-emateko epeak martxoa, apirila eta maiatza artean dira. Astebetekoak edo bi astekoak izaten dira normalean eta prezioa 140 eurotik 450 eurora arte kokatzen dira, familia barnetegiei begiratu gabe.

Udalekuetarako, Barañaingo Udalak diru laguntzak emanen ditu bertan erroldatutako familientzako, Euskara Zerbitzuan galdetu behar da.

Itzulpena > Traducción

Oferta de campamentos de verano en euskera para txikis y jóvenes

El Servicio de Euskera del Ayuntamiento ha reunido en dos folletos, uno para Educación Primaria y otro para la ESO la oferta de campamentos de verano en euskera para niños y niñas y jóvenes desde los 5 a los 18 años.

Se trata de campamentos en la costa o en localidades del interior, temáticos, de deporte y aventura, de bertsoritza, culturales y barnetegis en familia. Los realizan una multitud de asociaciones y los plazos de inscripción comienzan en marzo y se alargan hasta mayo en algunos casos. Los precios van desde los 140 a los 450 euros y el Ayuntamiento a través de Baragazte ofrecerá ayudas económicas para la realización de campamentos.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic