Espetxe eskaera hiru barañaindarrei, Sagardoy eta Goñiren argazkiak erakusteagatik

Auzitegi Nazionalak hiru barañaindar deitu ditu, terrorismoa gorestea egotzita, prentsaurreko batean Xabier Sagardoi eta Luis Goñiren argazkiak erakusteagatik.

Erregistroa egin zuten etxebizitza aurrean Gaztainondo plazan (Argazkia: Plazaberri).

Auzitegi Nazionalak hiru barañaindar deitu ditu terrorismoa gorestea egotzita. 2014ko otsailaren 3an Nafarroako Auzitegi Probintzialean deklaratu beharko dute. Aurkeztu ezean bilatze eta atxiloketa agindua emango luke Auzitegiak. Salaketa horretaz gain, guztira 1.800 euroko isuna ordaintzera behartu nahi dituzte.

Abuztuaren 2an Guardia Zibila Gaztainondo plazan dagoen etxebizitza batean sartu zen Luis Goñi eta Xabier Sagardoi bilatu eta atxilotzeko aginduarekin baina ez zituen bertan aurkitu. Hainbat lekukoren arabera, hamarnaka Guardia Zibil metralletaz armaturik sartu ziren Gaztainondo plazako etxebizitza honetan Ruz epailearen baimen judizialarekin. Bi gazte hauen askatasuna aldarrikatzeko eta mihaketa horrekin elkartasuna moztu nahi zutela salatzeko prentsaurreko bat burutu zen abuztuaren 21ean Gaztainondo plazako etxebizitza honen aurrean.

Xabier Sagardoy eta Luis Goñiren aldeko mobilizazioak eta atxikimenduak oso zabalak izan zirela azpimarratu zuten Herri Harresia ekimenetik. Barañainen burututako jende katean 1.500 lagunek parte hartu zuten, milaka "Desobedientzia martxan" eta Iruñeko Nabarreria plazan Luis Goñi babesten ehundaka herritar batzeaz gainera dozenaka komunikabide -estatu mailakoak eta eta nazioartekoak- bertaratu egin ziren albistea jarraitzeko.

Estatu mailako hainbat komunikabideetan Barañainen burutu zen jende katean haurrek Goñi eta Sagardoiren pegatinak eramaten zituztela kritikatu zuten. Nafarroako Delegaritzako buru den Carmen Albak ohartaratzen zuen jende katearen inguruko ikerketa zabalduko zuela.

Itzulpena > Traducción

Piden carcel para tres vecinas de la localidad por portar fotografías

La Audiencia Nacional ha citado a tres vecinas de la localidad por portar las fotografías de los jóvenes de la localidad Luis Goñi y Xabier Sagardoi. El 3 de febrero deberán presentarse ante el juzgado de la Audiencia Provincial de Navarra bajo el requerimiento de la Audiencia Nacional, acusadas de enaltecimiento del terrorismo.

El 2 de agosto de 2013 según testigos presenciales, decenas de Guarcia Civiles armados con metralletas, irrumpieron en un domicilio de la plaza de los Castaños con orden de búsqueda y captura de Luis Goñi y Xabier Sagardoi. En dicho registro no se encontró a ninguno de los dos jóvenes. Entre los meses de junio y octubre se produjeron múltiples movilizaciones como la cadena humana que reunió en Barañain a más de 1500 personas.

Para denunciar este registro y pedir el respeto de los derechos civiles de estos dos jóvenes, más de un centenar de personas realizaron una rueda de prensa el 21 de agosto frente al domicilio en el que se había producido el registro. En ella se podían ver las fotos de los dos jóvenes. Hecho por el cual han sido acusadas de enaltecimiento estas tres vecinas de la localidad.

Además de la petición de cárcel para cada una de ellas, se les multa con 1.800 euros.

Diseño y desarrollo Tantatic