Erasorik gabeko jaien aldeko aldarria zabaldu zuten Barañaingo kaleetan

2016-06-20

Pasa den ostiral arratsaldean mobilizazioa burutu zen "Jaiak aske gozamenez bete, por unas fiestas sin agresiones" lelopean. 150 lagun inguru bildu ziren herriko 23 eragilek deitutako manifestaziora, gertatutako azken erasoak salatu eta Barañaingo festei begirako eraso sexisten kontrako mezua zabaltzeko. Gaur arratsaldean erasoak identifikatzeko tailerra izanen da Udaleko erabilera anitzeko gelan arratsaldeko 17tan.

Barañaingo herritar ugarik partehartu zuten ostiraleko manifestazioan (Argazkia: Plazaberri).
Diseño y desarrollo Tantatic