Emakumeentzako jai atseginak lortuz

2017-05-11

Festetan, Barañain atseginago baten alde emakumeentzat tailer parte hartzailea antolatu du Udalak. Emakumeek, eta indarkeria matxistari aurre egiten dioten beste identitate batzuek, Festetan, beldurra edo segurtasun eza sentitzen duten Barañaingo Puntu Kritikoak identifikatzea izanen da tailer hauen helburu nagusia.

Horrekin batera, espazio publikoa erabiltzeko eta bertatik mugitzeko askatasunera bideratutako eta festez libreki gozatzeko proposamenak landuko dira. Hitzorduak maiatzaren 22an eta 29an izanen dira arratsaldeko 17:30etan Barañaingo Kultur Etxean. Barañaingo emakumeei zuzendutako ekimena da. 

Argazkia: Plazaberri.
Diseño y desarrollo Tantatic