Elkartasuna ez da delitua ozen aldarrikatu zuten Barañainen

2017-09-19

Barañaingo bederatzi herritarrei terrorismoari gorazarre egitea leporatu diete festetan egindako brindisagatik. Egoera hori salatzeko, eta elkartasuna delitua ez dela aldarrikatzeko, ehundaka Barañaindar kalera atera ziren pasaden ostiralean.

Auzipetuak dauden pertsonek eraman zuten pankarta, Barañaingo bizilagunen babesa atzean zutelarik. Ozen aldarrikatu zuten elkartasun nahia, eta gogoan izan zuten Barañaingo Xabier Sagardoy presoa. 

Argazkiak: Apala.
Diseño y desarrollo Tantatic