EHBilduk "gobernantza feministaren aldeko hautua" egiten du

Barañaingo EHBilduk bidalitako prentsa oharrean, udal hautagaitza osatuko duten emakumeak aurkezteaz gain, gobernantza feministaren aldeko apustu sendoa egiten du.

EHBilduren emakume zerrendakideak

Barañaingo EHBilduk bidalitako prentsa oharrean, udal hautagaitza osatuko duten emakumeak aurkezteaz gain, gobernantza feministaren aldeko apustu sendoa egiten du, Udalean gobernagarritasuna lortzeko ardatz transbertsala den aldetik. Hauek dira Barañaingo EHBilduren hautagaitza osatuko duten emakumeak: Oihaneder Indakoetxea Barberia, Ana Leache Arrese, Kalen Astiz Goldaratz, Idauze Zaratiegi Lopez, Iraitz Andiarena Martinez, Arantxa Cristobal Martinez, Ainara Santxo Urra eta Gurutze Maritorena Zubieta.

GOBERNANTZA administrazioaren, gizarte zibilaren eta inguruaren arteko harreman orekatuan oinarritutako gobernu-modua da, garapen sozial, ekonomiko eta instituzional egonkorra lortzeko. Politika konbentzionalaren bukaera garaiak bizi ditugula eta, funtsezkoa da lidergo modu berriak aktibatzea.

NA+ alderdiaren agintzeko eredua hutsala geratu da Barañain berriarentzat: ez du kontatu herriko eragileekin, auzotarrak mespretsatuak izan dira informazio hutsa eskatzeagatik (are eta gehiago erabakiei buruz iritzia eman nahi izan dutenean edota erabakiez parte hartu nahi izan dutenean), garrantzitsuak izan diren garaitan ezkutuan egon da, ez du aurpegirik eman arazoak sortu izan dituztenean… azken finean, alkatetza eta udal gobernua mantendu nahi izan dute herriari bizkar eginez.

Honengatik guztiagatik EHBilduk GOBERNANTZA FEMINISTAREN ALDEKO APUSTUA egin nahi du. Herriak behar duenaren araberako gobernantza eredua behar du Barañainek, barañaindarrak eta inguruak ezagutuko dituena, politika zehargarriak ahalbideratuko dituena, hiritartasun demokratikoaren balioei eta praktikei garrantzia emango diena, publikoarekiko interesa eta guztion onarekiko konpromisoa sustatuko duena eta desberdintasunen aurka jardungo duena.

Gobernantza feminista da EHBilduren egiteko modua. Eredu horren ezaugarri nagusia da administrazioa eta herritarrak barne hartzen dituzten erabakiguneen eraikitzea. Horren helburua udalerriaren etorkizuna komunitatean eraiki ahal izateko erabakitzeko gaitasuna banatzea da: herritarrekin batera eraiki nahi dugu etorkizuna. EHbilduren udalgintzak balio du herritarrak ahalduntzeko, komunitatea josteko eta kohesio soziala sendotzeko. Gobernantza honek erdigunean jarritzen ditu emakumeak*, emakumeen ahalduntzerako eta eraldaketa feministarako baliogarri frogatuz”.

Itzulpena > Traducción

EHBILDU APUESTA POR UNA GOBERNANZA FEMINISTA

En una nota de prensa enviada EHBildu de Barañain, además de presentar a las mujeres que formarán parte de la candidatura municipal, hace una apuesta firme por la gobernanza feminista como eje transversal para la gobernabilidad en el Ayuntamiento. Estas son las mujeres que formaran parte de la candidatura de EHBildu en Barañain: Oihaneder Indakoetxea Barberia, Ana Leache Arrese, Kalen Astiz Goldaratz, Idauze Zaratiegi Lopez, Iraitz Andiarena Martinez, Arantxa Cristobal Martinez, Ainara Santxo Urra y Gurutze Maritorena Zubieta.

                La GOBERNANZA es una forma de gobierno basada en una relación equilibrada entre la administración, la sociedad civil y su entorno para lograr un desarrollo social, económico e institucional estable. En los tiempos de fin de la política convencional es fundamental activar nuevas formas de liderazgo.

El modelo de mandato de NA+ ha resultado ineficaz para el nuevo Barañain: no ha contado con los agentes locales, las y los vecinos han sido ninguneados por pedir pura información (más aún cuando han querido opinar sobre las decisiones o participar de ellas), no han liderado en momentos importantes como la pandemia, no ha dado solución cuando han creado problemas,… al fin y al cabo han querido mantener la alcaldía y el gobierno municipal a cualquier precio sin gestionar de manera debida.

Por todo ello, EHBildu quiere hacer una APUESTA POR LA GOBERNANZA FEMINISTA. Barañain necesita un modelo de gobernanza acorde con lo que necesita el pueblo, que conozca a las y los barañaindarras y sus alrededores, que posibilite políticas concretas, que dé importancia a los valores y prácticas de la ciudadanía democrática, que promueva el interés por lo público y el compromiso con el bien común y que actúe contra las desigualdades”.

Diseño y desarrollo Tantatic