EH Bilduren hitzaldia, legegintzaldiko urtea baloratu eta E-26ko hauteskundeei aurre egiteko

2016-06-09

Atzo ekainak 8 EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Oihaneder Indakoetxeak hitzaldia eman zuten legegintzaldiko lehen urteko balorazioa eta hauteskunde espainiarren aurrean koalizioak izango duen jarrera partekatzeko.

Bakartxo Ruiz, Kongresurako EH Bilduko hautagaiaren esanetan, Nafarroan aldaketa ahalbidetu duten indarrak ez daude estatu mailan. Bestalde, udaletxeetatik mobilizazio soziala indartu behar dela esan zuen Oihaneder Indakoetxeak.

Bakartxo Ruiz eta Oihaneder Indakoetxeak emandako hitzaldia. Argazkia: Apala
Diseño y desarrollo Tantatic