Droga kontsumoan arriskuak murrizteko hezkuntza ereduak sustatzen ditu Hegoak-ek

Drogen inguruan informazio objektiboa eskaintzeaz gain, heziketa prozesuak abian jartzen dituzte norberak bere baitan hausnartu dezan.

Argazkia: Hegoak elkartea.

Duela 11 urte sortu zuen Hegoak elkarteak bere Etxabeetako Programa eta gaur egun ere prozesu hezitzaileak sortzen jarraitzen dituzte gazteekin. Drogen inguruan informazio zehatza eta objektiboa eskaintzen dute, eta honekin batera hausnarketa motibatzen dute gazteekin norberaren barne ezagutzaren garrantzian, substantziekin izan daitezken erlazioak baldintzatzen dituzten faktoreengan, testu inguruaren eraginean eta legediaren inguruan zalantzak argitzen dituzte baita ere, aldi berean substantzien analisia eginez. «Hegoak elkarteak hezkuntzarako programa zabala du, arlo desberdinetan egiten dugu prebentzio lana; hezkuntza formalean eta ez-formalean ere, aisialdiko espazioetan adibidez», adierazi dute elkarteko kideek.

Elkarteak adierazi duenez, askotan «mezu alarmistak» zabaltzen dira drogen inguruan eta aditzera ematen den informazioa ez da guztiz benetakoa izaten. «Gehienetan ez da gure gizartearen errealitatearen erakuslea, askotan informazio hori alderatzen baitugu substantzia ezagutu dezakeen norbaitekin eta orduan konturatzen gara, ez dela esan diguten bezalakoa. Hau horrela izanda, beldur hori beste zerbaitetan bihurtzen da, substantzia horrekiko arduragabetasunean adibidez».

Horri aurre egiteko, hezkuntza ereduak sustatzen ditu Hegoak-ek gazteen artean. Arriskuen murrizketa ardatz duten elkarteek, Hegoak kasu, apustu egiten dute mezu zehatzak helarazteko, eta informazio objektiboa eskaintzeaz gain, heziketa prozesuak abian jartzen dituzte, «batez ere norberak hausnartu dezan bai drogen inguruan, baita hauekin izaten dituen erlazioetan ere, arriskuak murrizteko estrategien inguruan eta kontsumo baten aurrean erabakiak hartzeko gaitasunak eskuratzeko».

Drogen inguruan informazio zehatza eta objektiboa eskaintzen dute, honekin batera hausnarketa motibatzen dute gazteekin norberaren barne ezagutzaren garrantzian, substantziekin izan daitezken erlazioak baldintzatzen dituzten faktoreengan, testu inguruaren eraginean eta legediaren inguruan zalantzak argitzen dituzte baita ere, aldi berean substantzien analisia eginez. «Arriskuen murrizketarako hezkuntza eredu honek, hausnarketa prozesuekin lagunduta, ahalbidetzen du bakoitzak bere erabakiak hartzeko baliabideak ezagutzea eta horiek abian jartzeko erraztasun gehiago izatea».

Horregatik guztiagatik, Hegoak-ek Barañaingo herritarren guztien esku jarri nahi du haien programa eta informazioa. Beraz, substantzien eta beste zenbait gairen inguruan informazioa eskuratzeko, elkartera jotzeaz gain, web orria (www.hegoak.org) ere dutela jakinarazi nahi dute.

 

Itzulpena > Traducción

Hegoak fomenta modelos de educación para la disminución del peligro en el consumo de drogas

Hace once años que la asociación Hegoak puso en marcha el programa de bajeras con los jóvenes, y a través de este programa los jóvenes reciben información precisa y objetiva acerca de las drogas e intentan motivar a la reflexión «para que cada uno se de cuenta la relación que tiene con estas substancias y disminuir los peligros, así como ser consciente de la decisión del consumo».

Para recibir información de cualquier tipo de substancia o de este programa en concreto, Hegoak tiene la puerta abierta a toda la ciudadanía e invita a entrar en su página web para obtener más información.

Diseño y desarrollo Tantatic