Botere harremanen inguruko saioak Barañainen

Argazkia: Plazaberri.

Hagin feminista taldeak antolatutako jarduera honen bidez Herri Mugimenduaren baitan sortzen diren botere harremanen inguruan hausnartu eta eragin nahi da. Izan ere, Hagin taldearen ustez, gizarte hetero patriarkal kapitalistan ematen diren dinamikak errepikatzen dira askotan, nahiz eta identifikatzea ez den beti erraza izaten.

Herri mugimenduko kolektibo ezberdinetan sexu-genero sistemak duen eraginaren kontzientzia pizten ari den arren, sistemaren ondorio praktikoak identifikatzea, ikusaraztea edota lantzea zaila izan ohi da oraindik. Horretarako saio hauetan aipatutako gaiak landuko dira. Kolektiboetan ere ematen dira botere harremanak eta sexu-genero sistemak eragina du horietan, baita ere rol eta lan banaketetan.

Jardunaldi hau Barañaingo Herri Mugimenduaren parte diren kolektibo eta norbanakoei zuzenduta dago. Helburuari dagokionez, sistema honek gure inguruan non eta nola eragiten duen hausnartzea izanen da, aldaketarako erresistentziei erreparatzea eta horietan eragiteko tresnak bilatzea.

Sistema partehartzailean eta berdintasunean eraikitako eragileak izan nahi baldin badira, ezinbestekoa da gai hauei heltzea, eta norbanako bakoitzak bere jarrera eta ekintzek dituzten eraginen kontzientzia hartzea oso garrantzitsua da antolatzaileen iritziz.

Bi saio izanen dira osotara, bakoitza bi ordu ingurukoak. Maiatzak 11, lehena, 18:30etan eta maiatzak 18, osteguna, bigarren saioa arratsaldeko 18:30etan. Barañaingo kultur etxean burutuko dira bi saioak eta jarduera behar bezala garatu dadin beharrezkoa da bi saioetan parte hartzea. Jarduera elebiduna izanen da, partehartzaileen arabera moldatuko da hizkuntza. Izen emateko helbide honetara bidali beharko dira datuak, haginfeminista@gmail.com. Jardunaldia irekia eta dohakoa izanen da. 

Itzulpena > Traducción

Jornadas sobre las relaciones de poder en los movimientos sociales

Se celebrarán el día 11 y 18 de mayo en la Casa de Cultura de Barañain. Las jornadas están dirigidas para todos y todas las Barañaindarrak, pero se hace especial referencia a los movimientos sociales y colectivos del pueblo. Las organizadoras son Hagin, Barañaingo Talde Feminista. 

Diseño y desarrollo Tantatic