Barañaingo zortzi tabernek bat egin dute gabon zaharra ospatzeko

Herri giroa sustatzeko asmoz, urteko azken gaua Barañaingo tabernetan pasatzeko gonbitea luzatu dute tabernariek; mozorro lehiaketa antolatu dute.

Iratxo tabernako zerbitzaria gabon zahar gaueko kartela eskuan duelarik, parte hartzen duten zortzi tabernen izenean. Argazkia: Plazaberri

Barañaingo bizilagunak urte zaharrari agur esateko eta urte berriari ongi etorria emateko festa antolatu dute herriko zortzi tabernek. Kaioa, Iratxo, Ketxu, Basoa, Akelamendi, Txalaparta, Nekane eta Si-bemolek bat egin dute eta mozorro lehiaketa antolatu dute herri giroa sustatzeko asmoz. «Bizilagunak hemen egotea nahi dugu, hemen kontsumitzea eta gurekin urtea amaitzea, herri giroan ospatzean», iritzi dio Rene Cusquillo Basoa tabernako zerbitzariak. «Beharrezkoa» ikusten du Cusquillok horrelako dinamikak sustatzea, bizia ematen baitiote herriari. Horrela adierazi da baita ere Iosu Fabo, Iratxo tabernako zerbitzaria. «Iruñera ez joatea edo gau osoa taberna batean pasatzea ekidin nahi dugu; giro atsegina eta alaia sortzea tabernetan».

Horretarako, mozorro lehiaketa antolatu dute ostegun gauerako eta bi sari egonen dira. Alde batetik, bakarkako saria egonen da eta irabazleak bi pote doan izanen ditu taberna bakoitzean. Bestetik, mozorro onena duen kuadrilak 100 euro irabaziko ditu. Gabon zahar gaua pasa ondoren bilduko dira zortzi tabernak, eta bakoitzak eramanen du finalista bat, guztien artean irabazleak erabakitzeko. «Kamararekin ibiliko naiz tabernan, mozorro guztiei argazkia ateratzeko», azaldu du Fabok. Herritarrak Barañaingo tabernen artean mugitzea nahi dute, batean bakarrik ez gelditzeko. «Askotan kuadrillak taberna bakar batean pasatzen dute gaua, eta hori aldatu nahi dugu, giro berriak sortzeko», gaineratu du.

Bestetik ere, gabon zahar gauean 02:00ak baino lehenago taberna hauetara joaten direnak, etxeko txupitoa izanen dute doan lehenengo tragoarekin. «Lagun taldeak bajeretatik, edo dauden lekuetatik lehenago ateratzea eta giroa piztea lortu nahi dugu honekin», gaineratu du Cusquillok.

Urte berriarekin, tabernak elkarlanean

Urtea amaitzeko antolatu dute festa zortzi tabernek, baina hemendik aurrera «dinamika berriak» sortzeko nahia adierazi dute. Izan ere, inoiz baino taberna gehiago bildu dira gabon zaharreko festa aurrera ateratzeko, eta heldu den urteari begira, elkarrekin sortu nahi dituzte egitasmo gehiago. Inauterietarako, Barañaingo Egunerako eta herriko festetarako elkarlanean arituko direla adierazi dute Fabo eta Cusquillok. «Herria egin nahi dugu horrela, jendea mugiarazi; haiek gabe tabernek ez garelako ezer».

Horregatik, herriko beste tabernei deia luzatzen nahi diete aurrerago prestatuko dituzten jardueretan parte hartzeko. «Guztien artean gauza gehiago egin ditzazkegu, eta herriak garai batean zuen bizitza berreskuratu nahi dugu; azkenaldian nahiko triste dago egoera», azaldu du Fabok. «Herria hiltzen bada, tabernak hilko dira. Horren aurrean mugitu behar dugu».

Itzulpena > Traducción

Ocho bares de Barañain organizan conjuntamente una fiesta para despedir el año

Con el fin de que en Nochevieja se cree un ambiente popular y se consuma en el pueblo, ocho bares de Barañain han decidido organizar un concurso de disfraces para la última noche del año. Los bares que participan en esta actividad son Kaioa, Iratxo, Ketxu, Basoa, Akelamendi, Txalaparta, Nekane y Si-bemol. Iosu Fabo y René Cusquillo, camareros de los bares Iratxo y Basoa respectivamente, explican la necesidad de crear dinámicas así para «dar vida al pueblo». «Queremos que la gente despida el año en los bares de Barañain y no se vaya a Pamplona. Darle vida al pueblo y que haya ambiente festivo en todos los bares que abrimos la última noche del año».

Así, han organizado un concurso de disfraces, y habrá premio para el mejor disfraz de cuadrilla y mejor disfraz individual. El primero se llevará un total de 100 euros y el premio individual consistirá en dos potes en cada uno de los bares. Cada bar elegirá un finalista y entre todos anunciarán al ganador a principios de enero. Además, con la intención de que «se salga antes de las casas y bajeras», con la primera consumición antes de las 02:00 horas, los ocho bares invitarán a un chupito de la casa.

Es la primera vez que ocho bares de Barañain se organizan para hacer un fiesta conjunta, pero a partir de ahora pretender organizar muchas más actividades. Fabo y Cusquillo, explican que a partir del próximo año crearán «más dinámicas» que den vida al pueblo. Es por eso, que ya se están preparando para organizar los carnavales, y también tienen intención de trabajar conjuntamente en el Día de Barañain y en las fiestas de junio. «Nos gustaría recuperar el ambiente que tenía antes el pueblo. Si el pueblo no tiene vida, los bares tampoco van a tener».

Diseño y desarrollo Tantatic