Barañaingo Udalak ikur moreak jarri ditu eraso sexistak gaitzesteko

Barañaingo errotonda nagusian, gasolindegiaren ondoan dagoena eta Iruñeko etorbidean jarri dituzte ikurrak.

Barañaingo Udaleko ordezkari guztiak egon dira bertan. Argazkia: Agustin Peña.

‘Barañainek ez du eraso sexistarik onartzen’ diote herriko sarreretan gaur Udalak jarri dituen ikur moreek, euskaraz eta gaztelaniaz.

Eraso sexistei arbuioa eta gaitzespena erakusteko jarri dituzte ikurrak, bata Barañaingo errotonda nagusian, gasolindegiaren ondoan, eta bestea Iruñeko etorbidean. Adierazi dutenez, «ekintza sinbolikoa» izan da, eta bertan egon dira Udaleko alkatea eta zinegotzi guztiak.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira jarri dituzte ikurrak, eta gaur arratsaldean egonen den Isonomia dokumentalaren emanaldira joateko gonbitea luzatu dute udaleko ordezkariek.

Itzulpena > Traducción

Barañain coloca señales moradas para condenar las agresiones sexistas

Esta mañana se han colocado dos señales moradas en contra de las agresiones sexistas en las entradas a Barañain. El Ayuntamiento de Barañain quiere mostrar así su rechazo y condena a las agresiones sexistas. En dichas señales puede leerse "Barañainek ez du eraso sexistarik onartzen/Barañain no tolera las agresiones sexistas". Al acto simbólico, han acudido todos los concejales y la alcaldesa del Ayuntamiento de Barañain.

 

Diseño y desarrollo Tantatic