Barañaingo gazteak burujabetzarako prest

2016-03-30

Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek, martxoaren 25etik 28ra Laudion antolatutako Gazte Danbadan parte hartu zuten Barañaingo hogei bat gaztek. ‘Esna harrapa gaitzala’ izan da aukeratutako leloa aurten, beste behin ere mahainguru, tailer, ekintza, aisialdi eta musikaz beteriko egitarau zabalaz gozatzeko aukera izan dute bertaratu direnek. Egun hauetan gazteen burujabetza landu eta praktikara eramatea izan dute helburu «bestelako herri baten aldeko borroka hauspotuz». Aurten ekimenaren antolaketa eredua lantzeko apustua egin dute, baita elikadurari dagokionez tokiko produktuak izan dira eskuragarri eta musikaren aldetik sortzaile gazteak oholtza gainean ikusi ahal izan dira.

Barañaingo gazteak 2016ko Danbadan (Argazkia: Utzitakoa)
Diseño y desarrollo Tantatic