Bai Euskarari hitzarmena berritu dute Udalak eta Sahats Fundazioak

Pasa den ostiralean udaletxean burutu zen hitzarmen sinaketa-ekitaldiaren bitartez Barañaingo Udalak eta Sahats Fundazioak Bai Euskarari proiektua babestu zuten beste urte batez.

Bai Euskarari akordioaren sinatzaileen irudia Barañaingo Udaletxean (Argazkia: Agustín Peña)

Pasa den ostiralean udaletxean burutu zen hitzarmen sinaketa-ekitaldiaren bitartez Barañaingo Udalak eta Sahats Fundazioak Bai Euskarari proiektua babestu zuten beste urte batez.

Hitzarmenean sinatutakoaren arabera, udalak diru laguntza eta azpiegitura sostengatuko ditu 13.500 euroko laguntzarekin. Honekin batera, akordioa garatu eta bideratzeko ardura duen Sahats Fundazioak konpromezu zehatzak hartu ditu maila ezberdinetan.

Horien artean, gizarte eragileek harturiko konpromisoak garatzeko eta betetzeko behar duten laguntza ematen jarraituko du proiektuak, bai eta konpromiso horien betetze maila aztertzen ere. Bestetik, Administrazioan Udalaren 2017ko Plantilla Organikoaren gaineko aholkularitza ematea hitzartu dute, baita zerbitzuen kontrataziorako prestatzen dituen baldintza pleguetarako ere. Honekin batera, Barañaingo herritar guztiei prozesu honen berri ematea adostu dute berripaperaren hamaseigarren alearen bidez.

Iazko edizioan Barañaingo 36 entitatek hartu zuten parte Bai Euskarari Ziurtagietan, tartean  Barañaingo Ahal Dugu/Podemos alderdiak "Euskararen Bidean" ziurtagiria jaso zuena edota Alaitz Guraso Elkarteak eta Plazaberri elkarteak. Euskararen sustapenerako hitzarmen honen asmoa eragile gehiago biltzea eta ziurtagiriak eskaintzen jarraitzea da.

 

Itzulpena > Traducción

Renovación del convenio Bai Euskarari

El pasado 8 de abril la Fundación Sahats y el Ayuntamiento de Barañain renovaron el convenio Bai Euskarari para el fomento del euskera en nuestra localidad. El consistorio aportará 13.500 euros para llevar a cabo este programa, una cantidad similar a la del año pasado.

Según el convenio firmado las partes se comprometen a continuar ofreciendo el Certificado Bai Euskarari a los agentes sociales participantes en el el proceso e intentar conseguir la adhesión de más agentes sociales al proyecto Bai Euskarari.

Gracias a este proyecto el pasado año se realizó la décima entrega de los certificados Bai Euskarari donde obtubieron el certificado 36 entidades de Barañáin. Las empresas, comercios y entidades que participan en esta iniciativa adquieren compromisos voluntariamente para el uso del euskera, que puede darse en tres niveles: tomar medidas para elaborar textos bilingües o aprendizaje de euskera; ofrecer servicios en euskera; y además de esto último también emplear el euskara como lengua de trabajo.

Diseño y desarrollo Tantatic