Aurpegi berriak izan dira Martxoko pleno motzean

Talde guztietako ordezkariek ongietorria eman zioten Maria Jesus Martinez, GeroaBai-ko zinegotzi berriari. Beatriz Guruzelairen ordez sartu da udalera, honek 8 urtez udalean egon eta gero, otsaileko plenoan kontu personalengatik akta utzi zuen arte.

Wikipedia

Udaltzain laguntzaile izateko izengaien zerrenda osatzeko deialdia aho batez onartu da.

Pentsioen inguruko udal adierazpena izan da, Estatuko gobernuari igoera duinak eta jasangarritasun faktorea deusezteko eskatuz eta azken egun hauetan izaten ari diren mobilizazioak babesten.

135. artikuluaren kontrako mozioa aurkeztu dute IE-Equo eta Participando en Barañain-ek eta onartua izan da. Mozioak Parlamentuari eskatzen zion, 135, Artikulua deusezteko lege proposamena egitea eta Nafarroak Estatuari eman beharreko aportazioaren birnegozioazioan lortutako 215 milioiak Gastu Sozialan inbertitzea. Gero Baik, mozioa kritikatu du Nafarroa Gobernuaren lana aintzat hartzen ez duelakoan, Gastu Sozialan urteotan izan diren aurrerapenenak kontuan izan ez dituelako. Bilduk erabilitako terminologioa desegokitzat du, baina baiezkoa eman dio. Eztabaida izan da oposizioko PSN, Pueblo de Barañain eta UPNk udalaren konpetentzia ez delakoan, eta Nafarroko parlamentua eztabaidatzeko tokia izateagatik eta ezezko botoa eman dute.

Galdera eta eskaeren atalean, galdera-sorta zabala izan da eta denbora luzez izan dira.

Udalbatzak zuzenean emititzen dira eta bukatu ostean eskuragarri daude udaleko web atalean. .

Diseño y desarrollo Tantatic