Askotariko emakumeon aldarria patriarkatuaren, gudaren eta kapitalaren aurka

100 lagun inguru bildu ziren martxoaren 8ko elkarrateratzean Barañainen.

Askotariko herritarrek bat egin zuten Haginek deituriko elkarrateratzean (Argazkia: Apala)

Atzo, martxoaren 8an, Hagin talde feministak deiturik ehun lagun baino gehiagok bat egin zuten “Patriarkatua eta kapitala aliantza kriminala, feministok iraultzarako prest!” lemapean egindako elkarrateratzean. Sistema patriarkal eta kapitalistaren aurka azaldu ziren eta pertsonak eta ingurumena babestearen alde. Baita ere, errefuxiatuen krisiagatik, «emakumeak eta sexu-erasoak aitzakia hartuta», politika arrazistak ezartzen dituztela salatu zuten eta oroimenean izan zituzten turkiak hildako emakume kurduak, tartean, Mundu Martxako antolatzaile zen Séve Demirr.

«Behartutako migratzaileak edo errefuxiatu politiko esaten diegun emakume horiek (horrela tratatzen ez baditugu ere), muturreko indarkeria pairatzen dute gerratik ihesean. Bere burua eskaintzaile onenari saldu, esklabo bihurtu edo militarrek, mafiek eta gizonezko errefuxiatuek bortxatuak izaten dira. Eta zer esanik ez, baliabiderik ez dutelako edo beste arrazoiengatik gatazkaren erdian geratu behar duten emakumeek jasotzen duten indarkeria. Gerra ankertu egiten da emakumeekin», adierazi zuten Hagineko emakumeek.

Era berean, gurera begiratu zuten, «hemen ustezko bake eta normalizazio politikorako prozesu batean bizi gara, baina hitz egin al dezakegu benetako bakeaz?», galdetu zuten. «Emakumeon eskubideak sistematikoki urratzen dituzte, eraso egiten digute eta erahil egiten gaituzte. Hori kontuan hartuta, hemen ez dugu bakerik», erantzun zuten.

Patriarkatua eta kapitala, aliantza kriminala

Indarkeria matxista estrukturala dela eta isolatua ez dela adierazi zuten. Gaineratu zuten «sistemaren era askotako indarkeriei lotuta» dagoela. «Ekonomia kapitalistak gizarte-zerbitzuak murrizten ditu, eta anker jokatzen du gurekin, prestigiorik gabeko lanak, zaintzak eta, ondorioz, sistemak gelditu gabe erasotzen duen bizitzaren iraunkortasuna bera, gure gain utziz», salatu zuten Hagineko emakumeek. «Aurrerantz ihes egitea da sistema neoliberalaren eta horri eusten dioten gobernuen -EAJrena tarteko- erantzun bakarra: ihes egitea, kapitalaren onura eta pertsonen kaltea baino ez dakarten merkataritza librerako hitzarmenen (TTIP) bidez edota lan-erreformen ta pribatizazioen bidez», gaineratu zuten.

Testuinguru honetan, logika kapitalista eraldatzea beharrezkoa dela deritzote, «pertsonak eta natura nola esportatu eta esplotatu pentsatzeari uztea eta bizitzaren iraunkortasuna nola bermatuko dugun pentsatzen hastea».

Era berean, Mugimendu Feministak bere hastapenetatik sistema patriarkal eta kapitalistaren eta haren adierazpen ororen kontra borroka egin duela oroitarazi zuten. «Guk argi daukagu: gure bizitzen eta erabakien protagonista izaten jarraituko dugu», ohartu zuten. «Eta elkarrekin, aliatuta eta saretuta egingo dugu hori, Euskal Herriko Mugimendu Feminista batuta eta iraultzarako prest baitago», gaineatu zuten. Azkenik, apirilaren 9an Gasteizen eginen den manifestaziora deitu zuten "11 eraso, 12 erantzun. Feministok Prest" lelopean.

Itzulpena > Traducción

Llamamiento a la revuelta feminista contra el patriarcado, la guerra y el capital

Más de un centenar de personas acudieron a la concentración realizada ayer en Barañain con motivo del 8 de marzo a convocatoria del colectivo feminista Hagin. Detrás de una pancarta donde podía leerse “Patriarcado y capital alianza criminal, feministas preparadas para la revolución”, desde Hagin aprovecharon para atacar el patriarcado y el capitalismo y abogar por la defensa de las personas y de la naturaleza.

También tuvieron palabras para denunciar la guerra y las políticas racistas en Europa; «los gobernantes europeos, blindan sus muros e implantan políticas racistas a menudo utilizándonos a las mujeres y las agresiones sexuales, como excusa», señalaron. «Las migrantes forzadas, mujeres a las que llamamos refugiadas políticas, (sin concederles después tal tratamiento) sufren una violencia extrema en su huída de la guerra ya que son vendidas al mejor postor, esclavizadas, violadas por militares, mafias o refugiados varones. Y qué decir de las que se quedan en medio del conflicto bélico, bien por no tener recursos o por otros factores», denunciaron. También tuvieron un recuerdo para las mujeres kurdas, como las tres activistas asesinadas por la policía turca el pasado 4 de enero, entre ellas Séve Demirr, organizadora de la Marcha Mundial de las Mujeres.

«La guerra se ensaña con las mujeres. Pero la paz, no es la ausencia de una única violencia o la ausencia de una confrontación armada. Esto podemos verlo aquí en Euskal Herria, donde supuestamente vivimos un proceso de paz y normalización política. ¿Se puede hablar de paz cuando se vulneran los derechos de las mujeres, se asesinan y se agreden sistemáticamente? Aquí no hay paz», añadieron.

Por ello, además de recordar que la violencia machista es estructural y no es un caso aislado, también señalaron que está conectada con múltiples violencias del sistema. Un sistema capitalista y patriarcal que, a juicio de Hagin, conforman una alianza criminal. «La economía capitalista recorta en servicio sociales y se ensaña con las mujeres; encargándonos los trabajos sin prestigio y obligándonos a cuidar para sostener la vida, que es constantemente atacada por el sistema», recordaron. Frente a ello, «las únicas respuestas del sistema neoliberal y de los gobiernos son huidas hacia adelante, en forma de Acuerdos de Libre Comercio (TTIP), de reformas laborales y privatizaciones que solo consiguen ampliar los beneficios del capital por encima de los intereses de las personas».

En este contexto, desde Hagin apelaron a cambiar la lógica capitalista, «dejar de pensar en aumentar la exportación y explotación de las personas y la naturaleza y empezar a pensar en cómo garantizar la sostenibilidad de la vida». Recordaron que el Movimiento Feminista, además de ser diverso y trabajar en red, lucha desde sus orígenes contra el sistema patriarcal y capitalista «y contra cada una de sus expresiones y violencias: pobreza femenina, racismo, violencia machista, heterosexismo, eurocentrismo, esclavitud, imperialismo...» y realizaron un llamamiento a continuar luchando y participar en la manifestación que se celebrará en Vitoria-Gasteiz el 9 de abril con el lema "11 eraso 12 erantzun. Feministok prest!" contra la violencia machista.
 

Diseño y desarrollo Tantatic