78 txiki onartuak haur eskoletan, baina arazoak jarraitzen dute euskarazko eskolan

2016-05-09

Ostiralean Barañaingo 0-3 urteko bi haur eskoletan onartuen behin behineko zerrendak argitara eman ziren eta beste behin itxaron zerrenda izanen da euskarazkoan, non 26 eskaera onartu diren. 40 familiek eskaera aurkeztu zuten azken honetan, baina bakarra errefusatu ondoren beste 13 eskaera baztertu dituzte, horietako bost dokumentazio faltagatik.

Gaztelerazkoan, aldiz, 57 eskaera aurkeztu ziren eta horietatik bostena errefusatu egin dute, beraz, beste 52ak onartu dira. Erreklamazioak jartzeko epea irekia dago eta maiatzaren 20an aditzera emanen dira behin betiko datuak.

Beste behin plaza baino eskaera gehiago izanen dira euskarazko haur eskolan (Argazkia: Google)
Diseño y desarrollo Tantatic