557 egun aurrez agindutako diru laguntzarik gabe lanean

Sahats euskaltegian abiatu dute “Milaka argi Nafarroan” kanpaina herritarren laguntza eskatzeko.

Euskaltegiko egutegia duela bi egun aterako irudian. (Arg.: A.Peña)

Milaka argi euskalgintzaren egun goibelak argitzeko. 2012ko urriaz geroztik Nafarroako gobernuaren dirulaguntzarik gabe, AEK eta IKAko euskaltegiek aurrera egiten saiatzen dira. Era berean, iragan asteartean Nafarroako Bertsolazale Elkarteak azaldu zuenez Bertsolaritza Irakaskuntzan programa finantziatzeari utzi dio Nafarroako Gobernuak bertsozaletasunak gora egiten duen garai hauetan.

Testuinguru ilun honetan, Barañaingo IKAko Sahats euskaltegian lehiotik kendu nahiko luketen egutegiari beste egun bat gehitzen diote gaur. 557garrena izango da. 557 egun helduak euskalduntzen gobernuak aurrez agindutako diru laguntzarik gabe. Egoerari aurre egiteko soldatak jeitsi dituzte eta dirua biltzeko hainbat ekintza burutu dituzte. Oraingoan euskaldunen elkartasunari dei egiten diote Sahats IKA euskaltegitik, “Milaka argi Nafarroan” kanpaina berri batekin.

Euskaltegiko irakasle den Aitziberrek azaldu digunez, kanpainaren helburua bikoitza da: Nafarroa Garaiko eskualde guztietan euskaldun eta euskaltzaleon sarea zabala dela adieraztea eta Iruñerriko IKAren euskaltegiak diruz laguntzea. Horretarako webgune bat sortu dute (www.milaka-argi.com) non nahi duenak euskaltegiak diruz lagundu ditzake sarearen partaide eginez. Dirulaguntza egiten duenak bere herriko argazkia igo dezake herrian euskaldunak badirela adierazteko. Argazkiarekin batera mezua utzi dezake ere.

Bonbilak berdetuz

«Bonbila horiak iaz lagundu zuten herriak edo herritarren bizilekuak dira, helburua orain bonbila horiek berdetzea da, hortik dator “Eman kolorea euskarari” lema. Horrela euskaldunok leku guztietan gaudela eta euskaraz bizitzeko ahaleginetan gaudela adierazi nahi dugu, hirietan eta herri txikietan, eraikin handitan eta baserrietan» azaldu du Aitziberrek. Trukean, euskara ikasteko edo hobetzeko materialak jarri dituzte eskuragarri webgunean.

Kanpaina martxoaren 20an jarri zen abian eta azaroa arte luzatuko da. Iazko kanpaina azarotik ekainera bitarte egin zuten eta 30.000 euro biltzea lortu zuten.

Internet gabe

Sarean ondo maneiatzen ez denak ere badu laguntzerik. Rural Kutxan ireki duten kontu korrontean (3008 0206 1425 8746 4526) dirua sar daiteke eta argazkia posta elektronikoz edo euskaltegian bertan utzi daiteke, digitalean ala paperean. Euskaltegian ere jasoko dute diru ekarpena. Gainera gogoratzen dute errenta aitorpenean ekarpenak desgrabatzen ahal duela.

 

Itzulpena > Traducción

557 días sin la ayuda prevista por parte del Gobierno de Navarra

El euskaltegi Sahats cuelga de sus ventanas un contador que suma los días que llevan sin recibir ninguna ayuda por parte del Gobierno de Navarra, una situación que se repite en todos los euskaltegis de las redes de IKA y AEK. Una partida presupuestaria que estaba prevista pero para la que no hubo la esperada convocatoria. Para afrontar esos 557 días han bajado sueldos y ajustado los gastos, además de realizar sorteos y diferentes actividades para lograr el dinero necesario para poder ofertar clases de euskera a personas adultas en diferentes horarios, para que toda persona que quiera pueda tener la oportunidad de aprender.

Dentro de estas campañas se enmarca “Milaka argi Nafarroan” –Miles de luces en Navarra- una campaña de recogida de fondos mediante una página web donde se quiere visibilizar que existe una red de hablantes y de euskaltzales en toda la geografía navarra. En la página se puede aportar económicamente y también piden que se envíe una fotografía del pueblo desde el cual se aporta, para visibilizar esa red. Además permiten dejar un mensaje.

La campaña “Milaka argi Nafarroan” también se realizó el año pasado y se lograron reunir 30.000 euros para la red de euskaltegis de IKA. También es posible aportar económicamente de forma presencial en el euskaltegi, acompañando la ayuda con una fotografía del pueblo.

Diseño y desarrollo Tantatic