36 enpresa, elkarte eta entitatek jaso dute 2015eko Bai Euskarari ziurtagiria

Iaz 41 ziurtagiri banatu ziren baina aurten bada elkarte berri bat euskararen bidea hartu duena, Ahal dugu/Podemos alderdia.

Ziurtagiridunak eta zinegotziak elkarrekin argazkia atera zuten ekitaldia amaitzerakoan (Argazkia: Agustin Peña)

Iragan ostiralean ospatu zen Udaletxean Bai Euskarari ziurtagirien banaketa eta 2015eko edizioan 36 enpresa, elkarte eta entitatek jaso dituzte, horien artean, elkarte berri bat, Barañaingo Ahal Dugu/Podemos alderdia, "Euskararen Bidean" ziurtagiria jaso zuena. Honekin batera, Alaitz Guraso Elkarteak eta Plazaberri elkarteak mailaz igo dutenaren ziurtagiria jaso zuten, "Zerbitzua Euskaraz" emateko gai direla egiaztatzen duen ziurtagiria eskuratu baitzuten.

Gauzak horrela, 25 saltoki, taberna, elkarte eta entitatek jaso zituzten Bai Euskarari Ziurtagirien Elkarteak banatzen duen "Euskararen bidean" ziurtagiria, zerbitzua euskaraz emateko apostua egiaztatzen duena. Saltoki eta zerbitzuak hauek dira:  Andromeda belardenda, Abodi albaitaritza zentrua, Gogorza Anaiak harategia, Kukuma gozo-denda, Studio liburudenda, Merlet elikadura-denda, Muruzabal Bizikletak, Cubillas eta Cubillas-Barricart Botikak, Sada hotz klinika, Sugandilla-Beep informatika, Tantatic diseinu eta garapena eta Tecniauto auto tailerra. Egiaztagiri bera jaso dute ere Ahal dugu/Podemos, Izquierda/Ezkerra eta Gero Bai alderdiak; Barañain Auditorioa Fundazioak; Barañaingo Euskal Kantak; Barañaingo Gizarte Eskolak eta Igandea Txarangak. Baita, Hegoalde, Iratxo, Kaioa, Lur Gorri eta Karrape-Los Porches tabernak.

Zerbitzua euskaraz

Bestetik, zerbitzua euskaraz emateko gai direla ziurtatzen duen egiaztagia jaso dute 8 elkarte eta entitatek: Alaitz eta Mugarri Guraso Elkarteak, Barañaingo Jai Batzordeak, Barañaingo Trikitilari Eskolak, Akelamendi Tabernak, Hagin Erakunde Femistak, Plazaberri elkarteak eta EH Bildu Barañain alderdiak.

Azkenik, iaz bezala hiru erakunde dira zerbitzua euskaraz eskaintzeaz gainera lana ere euskeraz egiten dutela egiaztatzen duen ziurtagiria jaso dutenak: Harizti Dantza Taldeak, Sahats Fundazioak eta Haizea Kultur Elkarteak.

Ziurtagirien banaketa ekitaldia

Ziurtagiria jaso duten merkatari, tabernari eta ordezkari gehienak gerturatu ziren beren ziurtagiria jasotzera. Baita, ziurtagirien elkarteko zuzendaria den Rober Gutierrez gerturatu zen ekitaldira, Barañaingo alkatearekin eta hainbat zinegotziekin batera. Gutierrezek hitza hartu zuten proiektuan parte hartzen duten guztiei eskerrak emateko. «Zuek ari zarete espazioak euskararekin betetzen, euskaraz lan egiteko eta bizitzeko egunero ekarpena egiten. Zuek zarete euskararen erreferente eta ereduak, euskara espazio gehiagotara zabaltzen lan eredugarria egiten ari direnak», adierazi zuen Gutierrezek.

Era berean, euskaraz lan egiten edo-eta saltzen duten enpresak, saltokiak eta entitateak hobestea eskatu zuen Ziurtagirien elkarteko presidenteak. «Erabiltzaile eta kontsumitzaile garen heinean, administrazioei, enpresei eta norbanakooi dagokigu euren kudeaketan euskara aintzat hartzen duten eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresa, produktu eta zerbitzu horiek lehenestea; kontratazioetan, dirulaguntza-deialdietan edo lehiaketetan, adibidez», esan zuen. «Guztioi dagokigu plaza publikoaren espazio guztietan eragile aktibo izatea», gaineratu zuen.

Oihaneder Indakoetxeak ere hitza hartu zuen euskararen normalizazioaren bidean lan egiten ari diren guztiei eskerrak emateko. «Proiektu honetan Udala, eragile sozialak eta sektore komertziala euskararen sustapenerako erakundeekin elkarlanean aritu izan gara, erabakiak ere elkarrekin eta aho-betez hartuz», adierazi zuen alkateak. «Horren adibide da gaur hemen egotea: Bai Euskarari Ziurtagiriak banatzen dituen Iruñerriako Udalerri bakarra da Barañain eta horrek duen garrantzia guztia positiboki baloratu beharra dago», gaineratu zuen.

Musikarentzako tartea izan zen Luis Morondo Eskolako musika taldeak lau abesti interpretatu baitzituen. Ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagien Elkarteak egindako bideoa ikusi ahal izan zen eta bukatzeko mokadua egin zen.

Itzulpena > Traducción

36 empresas, entidades y asociaciones certifican su apuesta por ofrecer el servicio en euskara

El pasado viernes se celebró el acto de entrega de los certificados Bai Euskarari en el Ayuntamiento de Barañain, acto con el que la asociación Bai Euskarari Ziurtagirien Elkartea certifica el compromiso de las empresas, entidades y asociaciones participantes para ofrecer sus servicios en euskara y avanzar por la integración de la lengua en sus actividades y relaciones.

Entre las 36 entidades y empresas este año se añade una nueva incorporación con respecto a la edición anterior, la agrupación local de Podemos/Ahal Dugu que recoge el certificado de "Euskararen bidean" (en camino) y otras dos entidades suben de categoría, la Apyma Alaitz Guraso Elkarte y la asociación Plazaberri que pasan del certificado "Euskararen Bidean" a obtener el certificado "Zerbitzua euskaraz" (servicio en euskera).

La mayoría de las certificaciones, como en años anteriores, corresponden al primer nivel "Bidean" donde se han recogido 25 de ellas. Se trata de los establecimientos Andrómeda herboristería, Centro Veterinario Abodi, Carnicería Gogorza Hermanos, tienda de chucherías Kukuma, librería Studio, tienda de alimentación Merlet, bicicletas Muruzabal, farmacias Cubillas y Cubillas-Barricart, clínica dental Sada, Sugandilla-Beep informática, Tantatic diseño y desarrollo y taller Tecniauto. También obtienen el mismo certificado los partidos Podemos/Ahal Dugu, Izquierda/Ezkerra y Geroa Bai Barañain; la Fundación Auditorio de Barañain; Euskal Kantak; la Escuela Social de Barañain y la txaranga Igandea. Asimismo, los bares Hegoalde, Kaioa, Iratxo, Lur Gorri y Karrape-Los Parches también recogen el certificado "Bidean".

El segundo de los certificados, "Zerbitzua euskaraz" (servicio en euskera) lo obtienen 8 entidades: las Apymas Alaitz y Mugarri del colegio e instituto Alaitz, respectivamente; la Comisión de Fiestas de Barañain; la Escuela de Trikitilaris de Barañain; Akelamendi Taberna; el colectivo feminista Hagin; la asociación Plazaberri y la agrupación local de EH Bildu.

Finalmente, al igual que el año pasado, son tres las entidades que certifican que además de dar el servicio en euskera también trabajan en esta lengua. Se trata de Harizti Dantza Taldea, Haizea Kultur Elkartea y la Fundación Sahats.

Diseño y desarrollo Tantatic