Jarduera soziokultural eta kultura-lankidetzan aritzeko diru laguntzarako deialdia ireki da

2018-03-01

Udalak, kultura arloaren bitartez, batetik entitate soziokulturalei 2018. urterako diru-laguntzak eskaintzeko epea ireki da. Bestetik jarduera artistiko zehatzak antolatzeko laguntzak eskatzekoa..

Biak Martxoaren 23a baino lehenago eskatu beharko dira.

Lehengoa elkarteendako bideratua dago eta 40000€ eta herriko ekimen nagusiak barnebiltzen ditu; Agate Deuna, Stock-azoka, Inauteriak eta Jacobo de Licras, Barañaingo Eguna, Sanjuanak, Festaurrekoak, 2. eskuko Merkatu txikia, Santa Zezilia, Done Eztebe, Eguberriak batik bat.

Bigarrena aldiz, biztanleria osoari irekia dagoen deialdia da, elkarte nahiz taldeentzako, eta honek 20000€ eskaintza du. Eta musika, antzerki, zine, dantza, argazkigintza, lirika, arte plastikoak, justizia sozialaren baloreak, eta herriko adierazpen soziokultural propioak sustatzen dituzten ekimen zehatzen antolaketan laguntzea du helburu. Baina hezkuntza edo gastronomiaren inguruko gastuak ez lituzke hartuko, eta jarduerek ezingo dute beste diru laguntzarik jaso.

Jarduera guztiak 2018ko abenduaren 31 arteko epean izan beharko dira Barañaingo udalbarrutian.

Deialdiaren informazioa baldintza eta oinarri guztiak Udaletxeko www.baranain.eus webgunean topatu ahal izango ditugu diru-laguntzen atalean.

Plazaberri
Diseño y desarrollo Tantatic