Haur eta Gazte literatura sariak banatu dituzte

XXVIII. Lehiaketa honetan 84 obra aurkeztu dira

Argazkia: Barañaingo Udaleko Euskara arloa.

Pasaden ostiralean 2017 urteko edizio honetako sari banaketak Barañaingo Udaletxean eman ziren. XXVIII. Euskarazko literatura sari honetako epaimahaikideak Alaitz Institutuko irakasleak, Alaitz Ikastetxeko irakasleak eta Sahats euskaltegiko kideak izan dira. Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailetako ikasleek parte hartu dute. Bi modalitate aurkeztu dituzte lehiaketan, ipuinak batetik, eta bertso paperak, bestetik.

Ekitaldian, Udalbatza txikikoak izan ziren sariak banatzearen ardura hartu zutenak, eta horretaz gain, epaimahaikideak, Oihaneder Indakoetxea, alkatea, eta Geroa Bai alderdiko Ioseba Uriz Zinegotzia, izan ziren.

Ipuin sarituetako egileak hauxek izan ziren, Eder Bidegain, Nora Fernandez, Osane Nazabal, Ane Arbizu, Maider Couso, Aitana Etxebrria, Ningmi Zurbano, Jare Biurrun, Eider Huarte, Andoni Astrain, Inari Eguillor, Itziar Fernandez, Helene Etxeberria, Jon Nazabal, Asier Jimenez eta Oihane Leon.

Bertso paperetan berriz irabazleak hauxek izan ziren, Eider Astiz, Leire Cestau eta Hegoi Bueno. 

Itzulpena > Traducción

Certamen literario infantil y juvenil en euskara

Este año se han presentado en total 84 obras. El acto de entrega de premios se celebró el pasado viernes.

Diseño y desarrollo Tantatic