Gazteraiki topaketen abestia aurkeztu dute

2016-11-11

Oihana Fernandezek ahotsa eta Iruñea Nola Brass Band taldeak doinua jarri diote aurkeztu berri duten Gazteraiki topaketen abestiari.

Abenduaren 9, 10 eta 11n Euskal Herriko gazte mugimenduen topaketak egingo dira Barañainen, “Geure gainetik izarrak bakarrik” lelopean. Egun horietan, ehunka gazte elkartu eta euren bizitzaren arlo bakoitzean bizi duten sistemari alternatibak eskainiko dizkiote.

Geure gainetik - Iruñea Nola Brass Band [#Gazteraiki]

Diseño y desarrollo Tantatic