Gauerdian amaituko da festa

2018-07-01

Ehundaka dantza, kantu, bazkari, farre, pote eta gero gure herriko jaiei ordu gutxi geratzen zaizkie agurra esateko. Gaueko hamabietan Oihaneder Indakoetxeak, herriko alkateak, amaiera emango die bost egunetako erokeri honi. 

Etorkizunerako momentuak utzi dizkigu haurtengo jaiak, eta bi azpimarratu nahiko genituzke. Lehenengoa Jose Barrerok botatako txupinazoa, gutxitan bizi izan du Udaletxe plazak horrelako emozioa, Josek berea egin zuen momentua eta bere hitzekin guzitak hunkitu gintuen. Bigarrena, nola egundoko euri zaparrada egiten hari zuen bitartean festa ez zen amaitu, portxeetan, putzuetan eta tabernetan berpiztu zuten giroa bizilagunek, eguraldi txarrari gure aurperigirik onena ateraz.

Plazaberri
Diseño y desarrollo Tantatic