Euskal mitologia, Greziako errefuxiatuen kanpalekuak eta Koldo Amestoyren ipuinak 'Udazken Ero'ren 4. egunean

18:00etan ‘Barañainen Euskaraz Bizi Nahi Dut’ korto I. Lehiaketaren emanaldia eta sari banaketa ekitaldia izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan.

Euskal Mitologia oinarri dituzten ipuin kontalari arituda Bakarne Atxukarro (Argazkia: Utzitakoa)

Herenegun sukaldean egon baziren, txikiek Euskal mitologiaren bildumaren kontaketa entzuteko aukera izan zuten atzokoan Bakarne Atxukarroren eskutik. Ordu berean Udaletxeko Erabilera Anitzeko Aretoan Grezian errefuxiatuekin izandako barañaindarren esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. 20:00etan Sahats-IKA Euskaltegian Koldo Amestoy ipuin kontalariak helduak liluratu eta ipuinetaz gozatzeko aukera eman zien.

Gaur goizean, herriko eskoletako ikasleek ‘Euskararen bidea’ eginen dute Barañain barna. Arratsaldean, 17:00etatik aintzinera ekimen ugari izanen dira Udaletxe plazan: haurrendako jaialdia, kontzertuak, dantzaldia eta ikuskizun ugari. Nabarmentzekoa da 18:00etan ‘Barañainen Euskaraz Bizi Nahi Dut’ korto I. Lehiaketaren emanaldia eta sari banaketa ekitaldia izanen da Erabilera Anitzeko Aretoan. Horretaz gain, 19:30ean Zientzia-Txokoa izanen da Akelamendi Tabernan PLAZABERRIko kolaboratzaile den Jon Mattin Matxainen eskutik.

Bihar ‘Udazken Ero’ren egun handia izanen da. Goizean, 11:00etan ekinen diote egun handiari Harizti taldeko haur dantzariak eta Txikien Ezpelur Konpartsako kideak protagonista izanen direlarik. Udaletxe plaza bertatik aterako da eguerdian bizikleta martxa. 12:30ean Mintzodroma izanen da herriko plaza nagusian. 13:00etan Udaletxe plazatik Bertso Trukea abiatuko da Barañain eta Oñatiko bertso eskolen arteko trukea eginen dutelarik. 14:30ean Bazkaria eta EuskalBingoa izanen da Gaztainondo plazan. Bertan, 17:00etan Irrien Lagunak Klubeko kideek txikienak alaituko dituzte. 19:00etan Oharkabe erromeria taldea izanen da bertaratutakoak dantzarazten, eta 22:00etatik aurrera Biluzik taldearen kontzertua izanen da.

Bukatzeko, igandean, ‘Mollie Malone’ antzerkia ikusgai izanen da Auditorioan 18:30ean.

 

 

Itzulpena > Traducción

Cuenta cuentos para txikis y mayores y los refugiados protagonistas en el 4º día de 'Udazken Ero'

Bakarne Atxukarro creó un entorno mágico en la biblioteca mediante cuentos de mitología vasca. A la misma hora, el Salón de Actos Múltiples del Ayuntamiento acogió una charla de tres barañaindarras que este verano han estado en los campamentos de refugiados de Grecia.Ya por la noche, Koldo Amestoy cautivó con sus cuentos a los mayores.

Hoy los más txikis realizarán el ‘Euskararen bidea’ por todo Barañain a lo largo de la mañana. Ya a la tarde, a partir de las 17:00, la plaza del Ayuntamiento acogerá diversas actividades donde los y las artistas de Barañain tomarán el protagonismo. Así mismo, a las 19:30 el Bar Akelamendi se convertirá en el txoko de la ciencia de la mano del colaborador de PLAZABERRI Jon Mattin Matxain.

El día grande de la semana tendrá lugar mañana, sábado. Ya desde las 11:00 de la mañana, las txikis de Harizti y la comparsa Ezpelur actuarán en la plaza Consistorial. Desde este mismo lugar partirá una hora más tarde una marcha en bicicleta que recorrerá Barañain. A las 12:30 tendrá lugar el ‘mintzodroma’, donde barañaindarras de todas las edades conversarán sobre diferentes temas en euskera en la plaza del Ayuntamiento. Los y las bertsolaris de Barañain recibirán en casa a los bertsozales oñatiarras a las 13:00. La plaza de los Castaños acogerá la comida popular que tendrá lugar a las 14:00. Las más txikis no pararán de reírse con Pirritx, Porrotx, Marimototx y el resto de Irrien Lagunak en el espectáculo que estos darán a las 17:00 en la plaza de los Castaños. A partir de las 19:00 habrá bailables y diferentes conciertos.

Multimedia

Diseño y desarrollo Tantatic