Ekitaldiz beterik dator aurtengo Barañaingo Eguna

Maiatzaren 27an, larunbatarekin ospatuko da Barañaingo eguna eta aurtengo omendua Euskal Kantak taldea izanen da

2016 urteko Barañaingo Eguna.

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte 2017 urte honetako Barañaingo egunaz gozatzeko. Jai Batzordea da antolatzailea, baina hauekin batera, herriko eragile, elkarte, eta gizarte mugimenduek zerrenda luzea osatzen dute parte hartzeari dagokionez.

Maiatzaren 22tik 26ra Barañaingo Euskal Kantak-en historia iruditan ikusteko aukera izanen da argazki erakusketa baten bidez. Barañaingo Kultur Etxean izanen da aipatutako erakusketa hau. Ondoren, gastronomiari lekua eginen zaio, izan ere, Pintxoaren Astea, maiatzaren 24tik 27ra eginen da, hurrengo taberna hauetan, Malayka, July, Martin, Alegria, Copas de Yate, Bar-añain, El Txikito, Hegoalde, Ketxu, Basoa, Saoly, Kupela, Txalaparta, Akelamendi, Kiev, Karrape-Los Porches, Lur Gorri, Preludio, Kaioa eta Iratxo.

Maiatzaren 25erako ere hainbat ekitaldi antolatu dira. Arratsaldeko 17:00etan Eskolaz kanpoko ekintzen ikuskizuna burutuko da udal plazan Alaitz ikastetxeko ikasleen eskutik. Ordu bat beranduago, Alaitz institutuko ikasleen musika emanaldia udal plazan egonen da. Maiatzaren 26an, Barañaingo Egunaren bezperan, giroa berotzeko hainbat jarduera izanen dira herrian, arratsaldeko 19:00etan Barañaingo Euskal Kantak taldeari egingo zaio omenaldia Udal Plazan, 20:00etan dantzaldiaz gozatzeko aukera izanen da herriko enparantzan eta ordu berean ere, 20:00etan bertso poteoa izanen da.

Barañaingo Eguna

Egun handia, maiatzak 27 izanen da, egitarau zabala antolatu dute Barañaindar guztiek ongi pasa dezaten. Goizean, 10:00etan dianak, Rokodromoa, eta Txikien Krosa izanen dira. Ordu erdi eta gero, helduen txanda iritsiko da Krosari dagokionez, eta Udal Plazatik aterako da. Eguerdi aldera, ikuskizuna, Mus Txapelketa, Zumba, eta kalejiraren ordua iritsiko da.

Eguerdiko 14:30etan bazkari herrikoia eginen da Udal Plazan egonen den karpan. 18 euroko menua jarri dute aurten helduentzat, txorizoak sagardo eran, urdaiazpikoa eta solomo hestebea, bakailao tortila, saiheskia labean, gazta, intxaurrak, irasagarra, kafea, ardoa eta sagardo kupela. Gainera, haurrentzako menua (7€) egonen da eta barazki jale menua (12€) baita ere. Txartelak Akelamendi, Iratxo eta Kaioa tabernetan egongo dira salgai.

Bazkaldu ostean, puzgarriak eta jauziak izanen dira eta arratsaldeko 18:30etan Tximeleta Taldearen eskutik dantzaldia izanen da. Gaueko 21:00etan Larraindantza eta Zezensuzkoaz gozatzeko aukera izanen da eta gauean musika gehiago gorputzak irauten duen arte.

Itzulpena > Traducción

El Día de Barañain llega cargado de actividades

El 27 de mayo se celebrará el día grande, pero, en días anteriores se desarrollarán diferentes actividades como una exposición sobre la historia de Barañaingo Euskal Kantak en la Casa de Cultura del 22 al 26 de mayo, o la Semana del Pintxo del 24 al 27.

Este año se le rendirá homenaje al grupo Barañaingo Euskal Kantak, y se podrá disfrutar de varios espectáculos realizados por los y las estudiantes del instituto Alaitz.

El día 27 comenzará con música, cros, rokodromo, kalejira, y Campeonato de Mús. La comida Popular se realizará en la carpa instalada en la Plaza del Ayuntamiento y los tiques se pueden comprar en los siguientes bares, Iratxo, Kaioa y Akelamendi. El ambiente festivo será acompañado por el grupo de música Tximeleta, y a las 21:00 de la noche los y las Barañaindarrak tendrán la oportunidad de correr con el Toro de Fuego.

Diseño y desarrollo Tantatic