Edozein Bi, euskarazko rapa

2018-01-02

Iruñerriko Edozein Bi-k bere lehen diska 2017an kaleratu zuen, “Aingeru eta Ritx” izenpean. Ritx, Raperos de Emaús, Barañaingo taldeko abeslaria da.  Ezaugarri bezala duten alderdi soziala alde batean utzi gabe, mezu positiboa eta egunerokotasunaren freskotasuna somatzen da diska honetan; musika beltzak inspiraturako soinu eta groovekin batera. Orain arte, euren proiektu pertsonala izan den euskarazko rapa sustatzearen helburua burutzeko aukera izan dute Edozein Bi taldearekin.

Diska hau Urtzi Segurak De la Creme Records estudioan grabatua eta Oroel Otal Zapateria Burning Studiosen nahastua eta masterizatua izan da.

Argazkia: Edozein Bi.
Diseño y desarrollo Tantatic