Barañaingo etxabeen fatxadak apaintzeko II. Lehiaketa

Argazkia: Agustin Peña.

Gazteek alokatutako Barañaingo etxabeen fatxadak apaintzeko II. Lehiaketa iragarri du Barañaingo Udalak. Lehiaketa hau, guztira, 900 euroko balioa duten hiru sariekin hornituta dago. Lehenengo sariak 400 euro lortuko ditu, bigarrenak 300 euro eta azkenik hirugarrenak, 200 euro.

Parte hartzeari dagokionez, Barañainen etxabea duten eta 30 urte baino gutxiago duten gazte guztiek. Lan bakarra aurkeztu dezake parte-hartzaile talde/etxabe bakoitzak, eta obra horrek, gutxienez, ekainaren bukaera arte iraun beharko du.

Obrak jatorrizkoak izan behar dute, norberak sortuak, eta lehiaketak dituen sarietako bakarra eskuratu dezake bakoitzak. Ez dira onartuko  obrak baldin eduki politikoak, begirune gabeak (errespeturik gabeak), lizunak, xenofoboak, sexistak badituzte, edo pertsonen duintasunari erasotzen dion beste edozein eduki. Lanak edozein teknikarekin eta materialarekin egin daitezke. Proposamen guztiak DIN-A4 tamainako argazki batean aurkeztu behar dira. 

Barañaingo Gazteentzako Baliabide Zentroan aurkeztu behar dira obrak, 2017ko maiatzaren 2tik 29ko 22:00ak baino lehen.

Sari banatzea 2017ko ekainaren 28an egingo da, (Festetako txupinazo egunean), Barañaingo Udaletxean.

Itzulpena > Traducción

II Concurso de decoración de fachadas de bajeras

El Ayuntamiento de Barañáin convoca el II Concurso de decoración de fachadas de bajeras de Barañáin alquiladas por jóvenes 2017. Este concurso está dotado con tres premios por valor de 900 euros.

Podrán participar todas las personas jóvenes que tengan bajera en Barañáin y tengan menos de 30 años. Cada grupo de participantes/bajera sólo podrá presentar una obra que deberá permanecer al menos hasta finales de junio.

Las obras deberán ser originales, de creación propia y sólo podrá recibir uno de los premios del concurso. No se admitirán obras que tengan contenidos políticos, irreverentes (irrespetuosos), obscenos, xenófobos, sexistas o cualquier otro que atente contra la dignidad de las personas. Los trabajos podrán ser realizados con técnica y materiales libres. Todas las propuestas serán presentadas en fotografía DIN-A4.

Las obras se entregarán en el Centro de Recursos para la Juventud de Barañáin, Baragazte, desde el 2 de mayo hasta el 29 de mayo de 2017.

La entrega de premios se realizará el día 28 de junio (Chupinazo fiestas) de 2017, en el Ayuntamiento de Barañáin.

 

Diseño y desarrollo Tantatic