Abian dira kuadrilen egunerako prestaketa lanak

2023-09-25

50 lagun inguru elkartu ziren aurreko ostegunean kultur etxean Barañaingo Kuadrilen Eguneko lehendabiziko batzarrean. Plazaberrik iragarri zuen moduan, herriko gazte talde batek ekimen hau berreskuratzeko gogoz asanblada ireki bat deitu zuen, kuadrilen egunaren buelta iragarri eta prestaketa lanekin hasteko.

Lehendabiziko deialdi hau arrakastatsua izan zen, herriko gazte eta bizilagun ugari gerturatu zirelarik. Gogoekin hartu da beraz Barañaingo Kuadrilen Eguna berreskuratzeko ideia.

Lehenengo asanbladearen argazkia
Diseño y desarrollo Tantatic