Lagunak Elkartearen eguna ospatuko da igande honetan

Argazkia: Plazaberri.

Egitarau zabala prestatu dute Lagunak Kirol Elkarteko kideek haien eguna ospatzeko asmoz. Goizetik hasita haurrentzako hainbat ekitaldi eginen dira. Lehena, krosa izanen da, goizeko 11:00etan, 7 eta 10 urte bitarteko haurren irteera izanen da, 11:15etan, 11 eta 13 urtekoen irteera eta 11:30etan, 14 urtetik gorakoentzat. Bukatzeko, 11:45etan 7 urtetik beherako umeentzako txanda iritsiko da.

Goizeko 11:00etan duela hilabete gutxi hil egin zen Iñaki Nieto, Lagunakeko Lehendakari ohia eta idazkariaren oroimenez ekitaldia eginen da eta zuhaitz bat landatuko da.

Ondoren, jaiarekin aurrera jarraituz, paella herrikoia eginen da Barañaingo Trikitilariek alaituta, eta ardoa ere banatu eginen dute 12:30etatik aurrera.

Egun osoan zehar, haurrentzako gune bat jarriko dute, bertan, puzgarriak, pendulua, Formula 1eko Kabinak, Bideo jokoak, jolas-gunea, abentura zirkuitoa, feria jokoak izanen  dira besteak beste. Ordutegia hauxe izanen da jolas gunean, 12:00etatik 14;00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 

Itzulpena > Traducción

Este domingo se celebra el Día de lagunak

El día comenzará con el cros para los niños y niñas de Barañain a las 11:00 de la mañana. Se efectuará la salida dependiendo de la edad de los participantes. Además, se le realizará un homenaje al ex presidente de Lagunak fallecido Iñaki Nieto a las 11:00 de la mañana.

Durante todo el día las y los niños de Barañain podrán disfrutar de un parque infantil con diferentes zonas de juego y al mediodía se preparará una paella popular para todos y todas las asistentes amenizada con Barañaingo Trikitilariak. 

Diseño y desarrollo Tantatic