Inoiz baino parte hartze handiagoa izan du 2017ko San Silvestreak

2018-01-03

Bosgarren edizio hau arrakastatsuena izan da 650 parte hartzailerekin. Natalia Mendiluze eta Davis Zurran izan dira lasterketako txapeldunak, bigarren, Aritz Arteta eta Andrea Martoret geratu dira eta hirugarren postuan, Amaia Ruiz eta Javier Tejero.

BRÑ eta Barañain-Tsunza izan dira edizio honetako antolatzaileak eta oso pozik agertu dira parte hartzeagatik. Mozorro ugari ikusteko aukera izan zen, globoz inguratutako familia bat, 155 artikulua, Epaileak, politikariak, Mariano Rajoy.

Lasterketa eta gero gosaria izan dute Udal Plazan eta Zumba saio bat Fitness K-ren eskutik. 

Argazkia: Agustin Peña.
Diseño y desarrollo Tantatic