Ostegun, Historiaz jardun!: Esklabotza frankismoan Nafarroako Piriniotan

Urr 26 Oct 19:00 - Kultur Etxea

Udal Kultur Arloak eta Ustaritzeko Jeronimo Institutuak antolatutako 'Ostegun, Historiaz jardun!' zikloaren hirugarren saioa ospatuko da datorren osteguna Urriak 26. Aurtengo zikloaren gaia: Kontzentrazio eremuak, bortxazko lanak eta kartzelak 1936-1945.

Azken saio honetan, Fernando Mendiola historialaria izanen da hitzaldia eskainiko duena, 'Esklabotza frankismoan Nafarroako Piriniotan' izenburupean. Guda amaiturik, bi milatik gorako frankismoaren kontrako lagun hartu eta Erronkari eta Zaraitzu ibarretara eraman zituzten preso, Nafar Piriniotan mendi errepide bat egiteko. Errepide hori da hitzaldi honen oinarri den liburuaren gakoa, lan behartuak gidatzeko sortu ziren bataloien antolakuntza eta egoera hark guztiak eraginiko talka soziala azaleratzen baititu. Solasaldi honek erakutsiko digu aipatu bataloi horiek nola menperatzen zituzten fisikoki eta psikikoki gudako galtzaileak, baita ere zeintzuk ziren presoek muturreko baldintzei aurre egiteko ikasi edota eratu zituzten estrategiak. Finean, lan behartu hauek sortu zituzten ondorioak ezagutuko ditugu, mendiko herri txiki batzuen biztanleriarengan, batetik, eta frankismoaren esklabotza pairatu zutenen familiengan, bestetik.

Hitzaldia euskaraz izanen da, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean.

 

 

foto: regeneracionlibertaria.org

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic