Izar / Estrella

Mar 04 Mar 18:00 - Barañain Auditorioa

Datorren martxoak 4an, igandearekin, 'Izar / Estrella' antzezlana izanen da ikusgai Barañain Auditorioan.

Izar poz-pozik bizi da, ez luke hazi nahiko. Baina bizitzak, gaizki hezitako ume bat bezain aldartetsu eta apetatsua den bizitzak, bestelako patua ekarri dio, ustekabeko emozio-nahaspila, eta bertatik beste izar baten laguntzaz baino ezin izanen da atera. Laguntzailea, ordea, ez daiteke nolanahiko izarra izan, itsas izar bat baizik.  2008an sortua, Marie de Jongh taldea etxeko guztiendako antzerkian nabarmendu den eta eredugarritzat jotzen den talde bat dugu. Versailles-eko Théâtre Montansier-ek, Basauriko Teatro Social Antzokiak eta Donostia Kulturak ekoitzi duten ikuskizuna da hau.

Arratsaldeko 18:00etan Auditorio Aretoan izanen da ikuskizuna, txartelak 6 euroko prezioan eskuratu daitezkeelarik (4 euro 4 txartel edo gehiago erosiz gero).

Kartela · Cartel

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic