Barañain Kantuan ikuskizuna

Aza 05 Nov 20:00 - Auditorio Barañain

Ostiral honetan Azaroak 5, larunbatarekin, herriko kolektibo kulturalen elkarlanaren fruitu den Barañain Kantuan! kontzertuaz gozatu ahal izango dugu Barañain Auditorioan, arratsaldeko 20:00etan.

Euskal kultur eta folklore ikuskizuna izanen da, eskualde desberdinetako abesti herrikoiez osatuta. Ekimen honen helburu nagusia herriko kolektibo eta pertsonen partehartzea izan da, arrakastarekin bete ahal izan dutelarik. Izan ere, aunitz izan baitira lan honetan parte hartzera animatu direnak:  Barañaingo Txalapartariak, Eguesibarko Txalapartariak, Barañáingo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Ezpelur Dultzaineroak, Barañain Gaiteroak, Barañaingo Trikitilariak, Barañaingo Euskal Kantak, Canto Pueblo Viejo, Canciones de Siempre, Coral Barañáin Abesbatza, Zubietako Joaldunak eta Barañaingo Jauzi Taldea hauen artean.

Ikuskizuna herriko Udal Plazatik aterako den kalejirarekin hasiko da, zeinetara partehartzaile eta kolektibo desberdinak batuko zaizkion (txistulariak, Joaldunak...), Barañain Auditoriora iritsi arte.  Laguntzen dute: Euskara Zerbitzua, Kultur Arloa, Auditorioa, Nafar Gobernua eta Barañaingo Abesbatza.

Hurrengoak · Próximos

Diseño y desarrollo Tantatic