Alaitz Ikastetxeak bilera informatiboa antolatu du aurre matrikulazioa dela eta
2017-02-03
Aurtengo aurre matrikulatzeko epealdia otsailaren 13tik 17ra zabalduko da eta guraso bakoitzak nahi duen hizkuntza eredua hautatzeko aukera izanen du. Alaitz Ikastetxe publikotik euskarazko D ereduan izen emateko gonbidapena luzatu dute.
Informazioa, zalantzak, eta galderak erantzuteko asmoarekin datorren otsailaren 7an, bilera bat antolatu dute arratsaldeko 16:30etan ikastetxean.

Argazkia: Alaitz Ikastetxea