2021-09-20 Kultura · Cultura

Urtero legez, udazkenarekin batera badator Udazken Ero!

Urriaren 17tik 23ra ospatuko da Barañainen eukararen arnasgune izan nahi duen Udazken Ero! dinamika kulturala.

Egitarau oparoa dakar Udazken Ero!k urriaren lehendabiziko hamabostaldirako.

 

“Idoia” taldearen kontzertu batek emango dio hasiera euskarazko eskaintza kulturalari Irailak 30ean. Kontzertua Kulturgunean izango da, eta arratsaldeko 20.00etan hasiko da. Urriak 2an “Fadoak entzuten zituen gizona” izeneko antzerki obra zoroa izango dugu Barañaingo auditorioan, arratsaldeko 20.00etan .

 

Udazken Ero!ren programazioak Kai Nakairen kontzertu batekin jarraituko du Urriaren 7an. Abeslari gasteiztarrak arratsaldeko 20.00etan kulturgunean emango du kontzertua. Hurrengo egunean, urriaren 8an, Zirika zirkus zirku antzerki ikuskizunaz gozatu ahalko dugu arratsaldeko 18.00etan.

 

Programazioarekin amaitzeko, urriak 14an Petti, Harkaitz Cano eta Ana Galarragaren eskutik “manipulazio estrategiak” izeneko solasaldi musikatua izango da.

 

Ikuskizun guztiak doakoak izango dira, eta erreserbak euskara zerbitzuaren bitartez edota Auditorioaren webgunean (antzerkiaren kasuan) egin beharko dira aforoak mugatuak direlako.

Itzulpena > Traducción

Un año más con la llegada del otoño llega Udazken Ero! a Barañain

Udazken Ero! ofrece un nutrido programa cultural en para la primera quincena de octubre.

 

Un concierto de “Idoia” dará comienzo a la oferta cultural en euskera el 30 de septiembre. El concierto tendrá lugar en el Kulturgune a partir de las 20.00 horas.

 

El día 2 de octubre a las 20.00 horas tendrá lugar en el auditorio de Barañáin una obra teatral titulada “El hombre que oía los fados”.

 

La programación de Udazken Ero! continuará el 7 de octubre con un concierto de Kai Nakai. La cantante gasteiztarra ofrecerá el concierto a las 20.00 horas en el Kulturgune.

 

Al día siguiente, 8 de octubre, a las 18.00 horas, podremos disfrutar del espectáculo de teatro de circo Zirika zirkus.

 

Para finalizar con la programación, el 14 de octubre, Petti, Harkaitz Cano y Ana Galarraga ofrecerán una charla musical titulada “estrategias de manipulación”.

 

Todos los espectáculos serán gratuitos y las reservas deberán hacerse a través del servicio de euskera o en la página web del Auditorio (en el caso del teatro), ya que los aforos son limitados.

Diseño y desarrollo Tantatic