2020-09-16 Kultura · Cultura

TXANA II Sariketa

Pandemia garaian bertsolaritzak argi zirrikitu bat irekiko du ostiral honetan, 19:00etan, Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, bertsolarien gaztetasun eta freskotasunak ikuslegoaren kultura kontsumitzeko grinarekin bat egingo baitute.

"Txana" Bertso Sariketaren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Iazko harrera bikainaren ostean, sortu zen giro atsegina inoiz baino ongi etorriagoa izango dela uste izan du antolatzaile den Barañaingo Bertso Eskolak. 

Irailaren 18an, 19:00etan, Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako bertsolari gazte eta etorkizun oparokoak arituko dira iaz Oihana Aranak jantzi zuen txapela lortzeko asmoz.

Parte hartzaileak: Amaia Lasheras, Haizea Arana, Ekhiñe Zapiain, Aitor Ugarte, Aner Peritz, Maider Altuna

Gogoan izan lekuak mugatuak izango direla, 30 lagun sartuko dira aretoan, eta segurtasun neurriak bete beharko direla.

Juana Mari Santesteban Iturri "Txana" Barañaingo bizilagun kuttunaren omenez.

 

Itzulpena > Traducción

TXANA II Sariketa

El 18 de septiembre, a las 19:00, En la sala multiusos del ayuntamiento.

Bertsolaris: Amaia Lasheras, Haizea Arana, Ekhiñe Zapiain, Aitor Ugarte, Aner Peritz, Maider Altuna

Diseño y desarrollo Tantatic