Etxepare literatura sariketa martxan da berriz ere

2020-01-16

Etxepare sariaren 11. edizioa dugu aurtengoa, eta berriz ere euskarazko haurrentzako albumak sortu eta argitaratzeko. Hala, maiatzaren 8ra arteko epea ireki dute lanak aurkeztu ahal izateko.

Euskarazko literatura propio eta originala sustatzeko lehiaketak, 5000€ko saria banatuko ditu berriz ere.

Baina Etxepare saria ez da hor geratzen, irabazle suertatutako lana, Pamiela argitaletxeak argitaratuko du eta bide horretan laguntza emango zaie egileei.

Formatu librean egindako lanak, euskaraz, originalak, saritu gabeak eta ilustrazioz lagunduta entregatu beharko dira maketa batean. Oinarri guztiak hemen

Diseño y desarrollo Tantatic